Danablu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Danablu
Jatorrizko herrialdea Danimarka
Esnearen jatorriaBehia
EgituraErdi-leuna

Danablu izenekoa europar mailan babestutako adierazpen geografikoa duen gazta bat da, Danimarkan egiten dena. Gazta arin bat da, urdina. Gazta urdin daniarra XX. mendearen hasieran sortu zuen Marius Boel izeneko gaztagin batek roquefort gazta imitatzeko asmoz. Zapore leunago bat du, ez hain gazia.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazta hau erdileuna da, erdibigunetik bigunerartekoa. Bere ohiko forma danbor edo bloke forma da. Azalak zuritik horixkara doan kolorea du, arinki hezea eta jangarria. Behi esnez egiten da. Bere koipe edukia %25-30ekoa da (50-60 materia lehorrean).

Oreak moztu eta bustitzeko erraza den testura du. Kolore zurikoa da, zerrenda urdin-berde lizuntsuekin. Begi urri ditu, tamaina aldagarri eta itxura lizuntsuko zulo eta pitzadura ez erregularrak aurkezten dituelarik.

Elaborazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

8 eta 12 aste bitartean heltzen uzten da. Ondu aurretik, barrak erabiltzen dira sortu den gatzatua zulatu eta hala lizuna (Penicillium roqueforti) gazta osoan zehar uniformeki banatzeko. Zuloak oraindik ikus daitezke amaitutako produktuan mozten denean.

Danablu gazta, gutxienez sei asteko heltzea izan arte ez jatea gomendatzen da, hala bere ezaugarri guztiak lor ditzan. Sarri txiki-txiki egina entsaladetan edo frutarekin batera azkenburuko bezala zerbitzatzen da.

Estatusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian, gazta honen elaborazioari buruzko kalitate araua 1975eko azaroak 29ko Agindua zen (urte horretako abenduak 12ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Hala ere, adierazpen geografiko bezala erregistratua izan zen Europar Batasuneko Europako Batzordearen ekainak 12ko 1107/96 Araudiaren bidez, adierazpen geografiko eta jatorri izendapenei buruzkoa Europar Batasuneko 2081/92 Araudiko 17. artikuluan adierazitako prozedura jarraituz. Honen bidez, 1975eko arauaren 6. eranskina ezabatu zen 2001eko urriak 11ko aginduaren ordez, "Danablu" gaztari buruzkoa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]