Danae (Rembrandt)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Danae
Rembrandt Harmensz. van Rijn 026.jpg
Jatorria
Sortzailea Rembrandt
Sorrera-urtea 1636
Jatorrizko izenburua Danae
Mugimendua Dutch Golden Age paintinga Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 202,5 zentimetro
Altuera 185 zentimetro
Genero artistikoa biluzia eta margolaritza mitologikoa
Deskribapena
Kokapena
Lekua Hermitage museoa
Bilduma Hermitage museoa eta Collection Crozat Itzuli
Inbentarioa ГЭ-723
Gertaera nabarmenak 1985-06-15
Bandalismo
Kontserbazio-zaharberritzea
Kanpo loturak

Danae Rembrandt margolari herbeheretarrek 1636an egindako olioa oihala gaineko margolan ospetsua da. Bere obran oso lan berezia da zeren eta eszena mitologikoak ez ziren haren espezialitatea (bizitza osoan hamar bat egingo zituen), beraz nahiko arraroa da hau. Sinatuta eta datatuta dago horrela: "Remb (...) F 1 (...) 6.". 1985an eraso larria pairatu zuen.

Gai mitologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Greziaren mitologiaren arabera, Akrisiok semeak nahi zituen baina ez zuen lortzen. Egoera aldatzeko konponbide baten bila orakulu batengana joan zen eta hark zera esan zion: Lurraren amaiera joateko eta han bere alabaren semeak hilko zuela. Iragarpena bete ez zedin Akrisiok Danae dorre batean (beste bertsioen arabera, leize batean) entzerratu egin zuen, horrela haurdun gelditzeko aukera sahiesteko. Baina Zeus Danaez maitemindu zen eta urre euri batez haurdun utzi zuen. Hilabetetara denboraz haren aitona leihaz hilko zuen Pertseo jaio zen.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rembrandt Danae ohe batean biluzik irudikatu zuen. Irudi osoa urrezko argiaz argituta dago, horrela jainkoaren maitasuna adieraziz. Margolanean garbitasunaren sinboloak nabariak dira: ohearen zuritasunak eta, batez ere, Danaeren gainean ikusten den kupidoak hori adierazten dute. Gela, bestetik, luxuz apainduta dago. Errezeleriaren atzean gizon baten irudia susmatu egiten da; haren ezaugarri nagusia gerrikotik zintzilik ikusten diren giltzak dira, beraz Danaeren kartzelazain dela pentsa daiteke.[1]

Bandalismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985an zoro batek margolanaren aurkako erasoa burutu zuen. Oihalaren gainean azido zabaldu zuen obra, neurri handi batez, izorratu. Garaiko Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna agintariek margolana berreskuratzeko agindua eman zuten baina emaitza oso kritikatua izan zen zeren eta bermargotu egin zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Danae (Rembrandt)