Edukira joan

Danay García

Wikipedia, Entziklopedia askea
Danay García

(2016)
Bizitza
JaiotzaHabana1984ko uztailaren 5a (40 urte)
Herrialdea Kuba
BizilekuaLos Angeles
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa, zinema aktorea eta film-zuzendaria

IMDB: nm2261396 Allocine: 195864 Allmovie: p529560 TV.com: people/danay-garcia
Facebook: margotrobbie Instagram: danaygarcia1 Edit the value on Wikidata

Danay García (Habana, Kuba, 1984ko uztailaren 5a)[1] kubatar jatorriko aktorea, film-zuzendaria eta modelo estatubatuarra da. Ezaguna da Prison Break (2005) telesailean Sofía Lugo pertsonaia interpretatzeagatik eta Fear the Walking Dead (2015) telesailean Luciana Galvez eta The Cure (2019) lanengatik.[1][2][3][4][5]

17 urte zituenean egin zuen lehen emanaldi publikoa, Eugenio Hernández Espinosaren Maria Antonia lanraren rol nagusia interpretatuz Habanako antzerki ekoizpen batean. Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuenean, Garcia ingelesa ikasten hasi zen, hizkuntza horretan adituak ziren irakasleekin. Herrialde hartan hasi zuen bere ibilbidea, komertzialetan agertuta. Gero, ballet klaseak hartu zituen Debby Allen Dantza Akademian, bere emanaldi-ikasketak jarraitzen zituen bitartean.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an lortu zuen Garciak bere lehen zinema-papera Ameriketako Estatu Batuetan, Danika thriller psikologikoko filmean Myra antzeztuz. Ondoren, Garciak izar gonbidatu gisa parte hartu zuen CSI: NY eta CSI: Miami telesailetan, paper nagusia lortu zuen From Mexico With Love filmean, eta gero Fox kateko Prison Break telesailean Sofia Lugo pertsonaiaren papera eman ziotenean heldu zion bere aukera handiari. 2007-2008ko Hollywoodeko gidoigileen greban, Garcíak hainbat entzunaldi-txanda gainditu zituen Bond neska (Bond Girl) Camille Montes pertsonaiaren Quantum of Solace filmerako, baina bere parte-hartzea baztertu egin behar izan zuten, Foxekin zuen kontratuan klausula bat zegoen eta.

Prison Break filmean arrakasta izan ostean, Anna antzeztu zuen A&E The Cleaner telesailean, eta gero Rehab filmean agertu zen. 2015etik, AMCren Fear the Walking Dead telesailean aritzen da. 2016. urtean Boost filmean parte hartu zuen Danny Trejorekin batera. 2017an, Hawaii Five-0 serieko atal bateko izar gonbidatua izan zen.

Urtea Lana Pertsonaia Oharrak
2006 Danika Myra
2007 Havana Rush Maria
2009 From Mexico With Love Maria
2010 Peep World Attractive P.A.
2011 Rehab Michelle Lopez
2011 Cenizas Eternas Elena
2012 Choices Sonora Garcia Film laburra
2012 Man Up Monica
2012 Liz En Septiembre Coqui
2014 Widows Natalie Cruz
2015 Boost Sheeren Montes
2015 Beyond Grace Sarah
2017 Sniper: Ultimate Kill Kate Estrada
2017 Avenge the Crows Loca
Urtea Lanak Pertsonaiak Oharrak
2007 CSI: Miami Camille Tavez Atala: "No Man's Land"
2007–2009 Prison Break Sofía Lugo Banaketa nagusia (3-4 denboraldia); 15 atal
2009 CSI: NY Flora Pollock Atala: "No Good Deed"
2009 The Cleaner Anna Atala: "Crossing The Threshold"
2013 Supernatural Ellie Atala: "Trial and Error"
2016–2023 Fear the Walking Dead Luciana Galvez Bigarren mailako lana: (2. denboraldia), Lehen mailako lana(3-8 denboraldia); 52 atal
2017 Hawaii Five-0 Elena Sachs Atala: "He Kaha Lu'u Ke Ala, Mai Ho'okolo Aku"
Urtea Lana Pertsonaia
2016 Mafia III Alma Diaz

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Danay Garcia | Reparto, Producción, Dirección» IMDb (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  2. «Interview with Danay Garcia» www.myfanbase.de.
  3. (Gaztelaniaz) «Danay García» The Walking Dead Wiki (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  4. (Gaztelaniaz) «Danay García - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-10-30 (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).
  5. (Ingelesez) «Danay Garcia» Danay Garcia (Noiz kontsultatua: 2025-02-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]