Danborraren dorrea (Xi'an)

Koordenatuak: 34°15′42″N 108°56′20″E / 34.26179°N 108.93893°E / 34.26179; 108.93893
Wikipedia, Entziklopedia askea
Danborraren dorrea (Xi'an)
Eleven Chinese Historical and Cultural Buildings
Kokapena
Txinako probintziaShaanxi
Azpiprobintzia mailako hiriXi'an
Koordenatuak34°15′42″N 108°56′20″E / 34.26179°N 108.93893°E / 34.26179; 108.93893
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1380 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura
Dimentsioak34 (altuera) m

Kanpaiaren dorrea (txinera tradizionalez: 西安鼓楼; pinyinez: Xī'ān gǔlóu), Xi'an hirian dagoen dorre bat da. Kanpaiaren dorrearekin batera Xi'an hiriko sinbolo bat da. Txinako danborrik handiena bertan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1380 urtean eraiki zen Ming dinastiaren hasieran. Egunsentian pareko dorrean kanpaia jotzen zen eta ilunabarrean dorre honetan zegoen danbor erraldoia jotzen zen. Qing dinastia garaian bi alditan berriztu behar izan zen, 1699 eta 1740 urteetan hain zuzen ere[1].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarri errektangularra dauka, 52'6 metrotako luzera, 38 metrotako zabalera eta 7'7 metrotako altuera du[1]. Guztira 1998,8 m2-ko azalera hartzen du[2]. Iparraldeko eta hegoaldeko aurpegietan ate bana dago sei metro altueran eta zabaleran dituztenak[3]. Beste bi aurpegietan eskailerak daude lehen solairura igotzeko.

Dorrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarriaren gainean bi solairu dituen eraikina dago[4]. Lehenengo solairuan danbor handi ugari daude, iparraldean eta hegoaldean. Zehazki esanda 24 alde bakoiztean. Danbor bakoitza zorte onari deitzeko txinatar idazkera ederrez apaindurik dago.

Danbor erraldoi bat ere badago 1996. urtean konpondu eta berrezarri zena[3]. 2'83 metrotako diametroa du eta 1'5 tona pisatzen ditu. Kobrezko lau eraztun eta 1996 iltzek eusten dute behiaren larruz egindako danborra[1]. Txinan gaur egun dagoen danbor handiena da.

Eraikina estaliz teila berdez egindako teilatu handia dago, bi albotara bakarrik erortzen dena[2].

Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorrearen barnean museoa dago eta bertan danbor mota ugari daude ikusgai, batzuk milaka urte dituztenak ere bai.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Drum Tower Xian, Gulou, Structure of Xi'an Drum Tower, The Big Drum» www.visitourchina.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
  2. a b «Xian Drum Tower: Landmark of Xian City in Shaanxi Province» www.topchinatravel.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-07).
  3. a b «Drum Tower, Xi'an - Sister Building of Bell Tower» www.travelchinaguide.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-07).
  4. «Xian Drum Tower: Landmark of Xian City in Shaanxi Province» www.topchinatravel.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]