Dani Rodrik
Dani Rodrik | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Istanbul, 1957ko abuztuaren 14a (67 urte) |
Herrialdea | Turkia Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Robert College (en) Princetongo Unibertsitatea Harvard College (en) |
Tesi zuzendaria | Avinash Dixit |
Doktorego ikaslea(k) | Devashish Mitra Sanjay G. Reddy (en) Eduardo Alfredo Cavallo (en) |
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa turkiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua Columbia Unibertsitatea London School of Economics |
Jasotako sariak | |
Dani Rodrik (Istanbul, 1957ko abuztuaren 14a) turkiar ekonomialaria da.
Turkian jaio zen eta judu sefardien familia batetik dator. Istanbulgo Robert Collegen graduatu ondoren, unibertsitate ikasketak egin zituen Harvard Collegen eta Princetongo Unibertsitatean. 2009tik 2016ra Radikal egunkarian idatzi zuen. 2011tik World Economics Associationgo batzorde exekutiboko kidea da.
National Bureau of Economic Research, Centre for Economic Policy Research (Londres), Center for Global Development, Institute for International Economics eta Council on Foreign Relations erakundeetako kidea da, eta Review of Economics and Statistics erakundeko editorea.
Carnegie Corporation, Ford Foundation eta Rockefeller Foundation enpresen bekak jaso zituen eta 2002an Leontief saria jaso zuen. 2008an Rotterdameko Erasmus unibertsitateko doktoretza jaso zuen eta Frantzisko aita santuak 2020an Gizarte Zientzien Pontifizia Akademiako kide izendatu zuen.
1997an argitaratutako Has Globalization Gone Too Far? liburuan merkatu globalaren eta gizarte-egonkortasunaren arteko tentsioak deskribatzen ditu, eta merkatu librea gizarte-egonkortasunerako mehatxutzat hartzen du.
Harvardeko Unibertsitatean Nazioarteko Ekonomia Politikoko irakaslea da eta Princetonen Gizarte Zientzietako irakaslea izan zen. Nazioarteko ekonomiaz, garapen ekonomikoaz eta ekonomia politikoaz argitaratu du. Bere lana politika ekonomiko onean eta gobernu batzuk arrakastatsuagoak eta beste batzuk ez hain arrakastatsuak izatearen arrazoietan oinarritzen da.
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rodrik, Dani (2017). Straight Talk on Trade: Ideas for a Sane Economy. Princeton University Press. ISBN 978-0691177847.
- Rodrik, Dani (2015). Economics Rules: The Rights and Wrongs of the Dismal Science. Norton & Company, Inc. ISBN 978-0-393-24641-4.
- Rodrik, Dani (2011). The Globalization Paradox. Norton & Company, Inc. ISBN 978-0-393-07161-0.
- Rodrik, Dani (2007). One Economics, Many Recipes. Princeton University Press. ISBN 978-0-691-12951-8.
- McMillan, Margaret; Horn, Karen; Rodrik, Dani (2004). "When Economic Reform Goes Wrong: Cashews in Mozambique". Brookings Trade Forum 2003: 97–165.
- Rodrik, Dani, ed. (2003). In Search of Prosperity: Analytic Narratives on Economic Growth. Princeton University Press. ISBN 978-0-691-09268-3.
- Rodrik, Dani (2001). "The Global Governance of Trade As If Development Really Mattered" (PDF). UNDP. Archived from the original (PDF) on 2019-12-26.
- Rodrik, Dani (1999). The New Global Economy and Developing Countries: Making Openness Work. Overseas Development Council. ISBN 978-1-56517-027-8.
- Rodrik, Dani (1997). Has Globalization Gone Too Far?. Institute for International Economics. ISBN 978-0-88132-241-5.