Daniel Arap Moi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Daniel Arap Moi
Kenya-moi.jpg
Vice-President of Kenya

1967ko urtarrilak 5 - 1978ko abuztuak 22
Joseph Murumbi - Mwai Kibaki
Kenyako presidente

1978ko abuztuak 22 - 2002ko abenduak 30
Jomo Kenyatta - Mwai Kibaki
Afrikar Batasuneko presidentea

1981eko ekainak 24 - 1983ko ekainak 6
Siaka Stevens - Mengistu Haile Mariam
Bizitza
Jaiotza Sacho1924ko irailaren 2a (92 urte)
Herrialdea  Kenya
Hezkuntza
Heziketa Tambach Teachers Training College
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Sinesmenak
Alderdi politikoa Kenya African Democratic Union
Arap moi Signature.svg
Daniel Arap Moiren eta George W. Bushen erretratua (2001).

Daniel Arap Moi (Sacho, Kenya, 1924ko irailaren 2a) politikaria da, Kenyako errepublikako bigarren lehendakaria. Kalenjin etniako kidea.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politikan hasi aurretik irakasle aritu zen lanean. 1955ean Biltzar Legegileko kide hautatu zuten, eta 1960an Kenyako Batasun Demokratikoaren Batasuna alderdiko buru. Baina Hezkuntzako (1961-1962) eta Administrazioko ministro (1962-1964) izan ondoren, gobernuko alderdiarekin bat egin zuen Moik, Kenyako Afrikar Batasun Nazionala alderdiarekin hain zuzen. Barne-ministro izan zen, harik eta 1967an lehendakariorde izendatu zuten arte.

Jomo Kenyatta presidentea hil ondoren, Moi izan zen haren ondorengoa. 1982ko ekainean, alderdi bakarreko erregimen politikoa ezarri zuen Kenyan, eta urte horretan bertan izan zen estatu-kolpearen saioa eragotzi zuen. 1983an eta 1988an berriz ere presidente hautatu zuten. 1992an alderdi anitzeko lehenengo hauteskundeak ospatu ziren Kenyan, eta Moik gehiengoa lortu zuen; hauteskunde haietan iruzurra izan zela salatu zuen oposizioak, eta horren ondorioz, borroka larriak izan ziren etnien artean. Garai horretan pribatizazioetan oinarritu zen Moiren politika.

1997an berriz ere hauteskundeak irabazi zituen. Agintaldi hori izan zuen Moik azkena, Kenyan ezin baita hiru agintaldiz baino gehiagoz izan lehendakari. Hortaz, 1978tik 2002ra izan zen Kenyako lehendakaria, eta 2002an Mwai Kibaki izan zen Kenyako lehendakari berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel Arap Moi Aldatu lotura Wikidatan