Daniel Bernoulli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daniel Bernoulli
Daniel Bernoulli 001.jpg
rector of the University of Basel (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaGroningen1700eko urtarrilaren 29a (juliotar egutegia)
Herrialdea Suitza
HeriotzaBasilea1782ko martxoaren 17a (82 urte)
Hobiratze lekuaPeterskirche (en) Itzuli
Familia
AitaJohann Bernoulli
AmaDorothea Falkner
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
Familia
LeinuaBernoulli (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBasileako Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJohann Bernoulli
Doktorego ikaslea(k)Johann (III) Bernoulli (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
alemana
errusiera
frantsesa
Swiss German (en) Itzuli
Irakaslea(k)Johann Bernoulli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, fisikaria, unibertsitateko irakaslea, ekonomialaria, medikua eta estatistikaria
Lantokia(k)San Petersburgo eta Basilea
Enplegatzailea(k)Basileako Unibertsitatea
Lan nabarmenakMoral Expectation (en) Itzuli
San Petersburgo paradoxa
Hydrodynamica (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Find a Grave: 38233438 Edit the value on Wikidata
Daniel Bernoulli Signature.svg

Daniel Bernoulli (Groninga, Herbehereak, 1700eko otsailaren 8aBasilea, Suitza, 1782ko martxoaren 17a) Holandan jaio baina bizitza ia osoa Suitzan igaro zuen matematikari bat izan zen.

Bernoulli familian matematikari ospetsu asko izan ziren, hala nola, Johann Bernoulli (Danielen aita) eta Jakob Bernoulli (Danielen osaba). Matematika puru zein aplikatuetan lan handiak egin zituen. Horretaz gain hidrodinamika eta elastikotasunari buruzko lanak egin zituen.

Bere aitak ez zuen matematika ikastea nahi. Beraz, saiatu zen beste ikasketa batzuetarantz bideratzen. Azkenean, medikuntza ikastea lortu zuen aitak klasez kanpoko matematika irakastearen truke.

San Petersburgora joan zen 1724.an matematika irakastera; baina ez zitzaion gustatu eta ahal izan zuenean Baselera itzuli zen. 1733.an jasandako gaitz bat aitzakia moduan erabili zuen. Ondoren, Basel Unibertsitatean egin zuen lan medikuntza, metafisika eta filosofia arloetan.

Bere lehenengo idatzia matematikan Exercitationes (Ariketak) izan zen; horretan, Jacopo Riccatik proposatutako ekuazio diferentzialarentzako (Riccatiren ekuazioarentzako) ebazpena bilatu zuen. 1738.an bere lanik onena kaleratu zuen, Hydrodynamique (Hidrodinamika) alegia; honetan, beste hainbat kontzeptuez gain Bernoulliren printzipioa azaltzen zen.

Daniel Bernoulli gasen teoria zinetikoa eta Boyle-Mariotteren legea lotzen zituen ideia plazaratzen saiatu zen lehenengoa izan zen.

Leonhard Euler matematikari bikainarekin batera egin zuen lan gero euren izenak hartuko zituzten ekuazioetan.

1750ean Parisko Unibertsitatean aurretik bere aitak zeukan katedra eskaini zion.

86 lan plazaratu zituen eta Parisko Zientzietako Akademiak 10 sari eman zizkion. Berak baino gehiago Eulerrek baino ez ditu lortu, 12.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel Bernoulli Aldatu lotura Wikidatan