Daniel Calparsoro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Daniel Calparsoro
Wiki daniel calparsoro.jpg
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1968ko maiatzaren 11 (50 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa
Familia
Ezkontidea(k) Najwa Nimri  (1995 -  2000)
Bikotea(k) Najwa Nimri
Patricia Vico
Hezkuntza
Heziketa Juan Carlos Erregea Unibertsitatea
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, gidoilaria eta zinema ekoizlea
IMDb nm0130714

Daniel Calparsoro Lopez-Tapia, (Bartzelona, Katalunia, 1968ko maiatzaren 11) euskal herritar zinema zuzendari bat da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta 1968an Bartzelonan jaio, hilabeteetako haurra zela Hondarribiara eraman zuten bizitzera. Zientzia Politikoak Madrilen eta Zinemagintza New Yorken ikasi zituen.

1995. urtean bere lehen film luzea, Salto al vacío izenekoa, idatzi, ekoiztu eta zuzendu zuen, gizartean dagoen bortizkeria, bazterketa eta pobrezia islatuz. Gai eta arazo berdinak jorratuz, Pasajes filmatu zuen (1996). A ciegas (1997), berriz, euskal gatazka politikoan oinarritzen den filma izan zen. Asfalto (1999) lanean umorea eta zinema beltza uztartu zituen, hiru lagunen arteko amodio historia kontatuz. Film gehienen protagonista rolean bere musa eta emazte ohia den Najwa Nimri aritu da.

Elkarrekin 5 film grabatu zituzten.[1] Egun Patricia Vico aktoresa du bikotekidea eta seme bat dute: Hugo (2006).[2]

Egindako filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma
2018 El aviso[3]
2016 Cien años de perdón[4]
2013 Combustión[5]
2013 Tormenta (minisaila)
2012 Invasor
2010 Inocentes (minisaila)
2009 La ira (minisaila)
2008 El castigo (minisaila)
2005 Ausentes
2002 Guerreros
1999 Asfalto
1997 A ciegas
1996 Pasajes
1995 Salto al vacío
1992 W.C.
1991 Fedorak
1989 Sindrome Rufus

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]