Daniel Felipe Martínez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daniel Felipe Martínez
Daniel Felipe Martínez.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDaniel Felipe Martínez Poveda
JaiotzaSoacha1996ko apirilaren 25a (26 urte)
Herrialdea Kolonbia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Wilier Triestina-Selle Italia 2016-2017
Colombia-Coldeportes (en) Itzuli 2015-2015
EF Education First Pro Cycling 2018-2020
Team Sky 2021-
 
Pisua63 kilogramo
Altuera174 zentimetro

Twitter: danifmartinez96 Instagram: danielfelipemartinezp Edit the value on Wikidata

Daniel Felipe Martínez Poveda (Bogota, Cundinamarca, 1996ko apirilaren 25a - ) kolonbiar txirrindulari profesionala da, gaur egun UCI WorldTeam mailako INEOS Grenadiers taldean aritzen dena.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Colombia (2015)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martínezek ezin izan zuen Kataluniako Volta amaitu (honako hau bere lehenbiziko UCI World Tour lasterketa izan zena) eta Turkiako Itzulian 84. sailkatu zen.

Southeast–Venezuela (2016–2017)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehenengo Itzuli handia 2016ko Italiako Giroa izan zen, 89. postuan sailkatu zelarik eta Lombardiako Giroan 57. amaitu zuen. 2017an berriro ere Italiako Giroan parte hartu zuen, baina ezin izan zuen lasterketa hau bukatu. Denboraldiaren amaieran 4. amaitu zuen Turkiako Itzulian.

EF Education First–Drapac (2018–2020)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldi hau ederki hasi zen Kolonbiako errepide txirrindularitza txapelketan, non 2. amaitu zuen erlojupeko proban, Egan Bernalen atzetik. Geroago 5. amaitu zuen Colombia Oro y Paz lasterketa berrian. Bere lehen “top ten” Europan, 2018ko Kataluniako Volta izan zen, non zazpigarren postua eskuratu zuen. Belgikako klasikoak lehen aldiz korritu zituen, La Flèche Wallonnen 44.a eta Lieja-Bastogne-Liejan 61.a sailkatu zelarik. Gero Romandiako Tourrean ibili zen, eta 12. amaitu zen. 2018ko uztailean, Frantziako Tourraren hasierako zerrendan izena eman zuen. 2019ko abuztuan, Espainiako Vueltan ere hartu zuen parte. 2020an, Dauphine Libere irabazi zuen eta urte horretan bertan, Frantziako Tourreko 14. etapan gailendu zen, Puy Maryn hain zuzen, ihesaldi baten aukera baliatuz.

Ineos Grenadiers[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martínez Ineos taldearekin fitxatu zen 2021ean eta urte horretako Italiako Giroan bosgarren amaitu zuen sailkapen orokorrean. Giroan, Egan Bernal herrikideari emandako laguntza, oso garrantzi handikoa izan zen, azken honek Giroko Maglia arrosa poltsikoratzeko.

2022ko apirilean Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen orokorra Itzulietan, Klasikoetan eta Txapelketetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli handiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli handia 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022
Italiako Giroa 89. UT 5.
Frantziako Tourra 36. 28. 30.
Espainiako Vuelta 41. UT

Beste Itzuliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulia 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022
Paris-Niza 18. 3.
Kataluniako Volta UT 7.
Euskal Herriko Itzulia 20. X 1.
Romandiako Tourra 12. 25. X
Dauphine Libere 1.
Suitzako Itzulia X 8.

Klasikoak eta Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasterketa 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022
Strade Bianche 73.
Milan-San Remo 123. 116.
La Flèche Wallonne 44. 13. 5.
Lieja-Bastogne-Lieja 61. 20. 20. 4.
Donostia Klasikoa 30. UT
Lombardiako Giroa UT 57. UT 49.
MaillotMundial.PNG Munduko txapelketa UT 29. 31.
MaillotMundialCrono.PNG Munduko erlojupeko txa. 30. 18.
MaillotColombia.PNG Kolonbiako txapelketa 36. 3.
MaillotColombia.PNG Kolonbiako erlojupeko txa. 2. 1. 1. 1.

—: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu
X: Ez zen jokatu

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]