Edukira joan

Daniel François Malan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daniel François Malan


4. Hegoafrikako Lehen Ministro

1948ko ekainaren 4a - 1954ko azaroaren 30a
← Jan Christian Smuts - Johannes Gerhardus Strijdom →
Minister of Home Affairs of South Africa (en) Itzuli

1924ko ekainaren 30a - 1933ko maiatzaren 20a
← Patrick Duncan - Jan Hendrik Hofmeyr (en) Itzuli →
Minister of Education (en) Itzuli


Minister of Health (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaRiebeek West (en) Itzuli, 1874ko maiatzaren 22a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaStellenbosch, 1959ko otsailaren 7a (84 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaUtrechteko Unibertsitatea
Stellenbosch University
Paul Roos Gymnasium (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoctor of Divinity (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakministroa eta politikaria
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaProtestantismoa
Alderdi politikoaNational Party (en) Itzuli

Daniel François Malan (Riebeek-Wes, Lurmuturreko kolonia, 1874ko maiatzaren 22a – Stellenbosch, 1959ko otsailaren 7a) hegoafrikar artzain protestante eta politikaria izan zen. Hegoafrikako lehen ministroa izan zen 1948tik 1954ra.

Frantziako higanote jatorriko familia bateko baserritar eta elizgizon aberats baten semea izan zen. Musika eta zientzietan graduatu ondoren, Daniel Stellenboscheko seminarioan sartu zen. Bertan teologia ikasi zuen Hegoafrikako Eliza Erreformatu Nederlandarreko artzain ordenatua izateko. 1900etik 1905era, jainkotasun-doktoretza egin zuen Utrechteko Unibertsitatean. Hegoafrikako erlijio-lanean afrikaans hizkuntzaren defendatzaile sutsua izan zen.

1914an sortu berria zen Alderdi Nazionalarekin bat egin zuen eta hurrengo urtean Die Burger egunkariko editore bihurtu zen. 1918an aukeratu zuten lehen aldiz diputatu Hegoafrikako parlamentuan.

1924tik 1939ra Barne ministroa izan zen. Malan Hegoafrikak Bigarren Mundu Gerran parte hartzearen aurka agertu zen eta 1948an hauteskundeak irabazi zituen. Sei urte eta erdiko agintaldian, Alderdi Nazionalak proposatutako apartheid politikak ezarri zituen. 1954an dimisioa eman zuen, laurogei urte zituela.