Daniel Goleman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daniel Goleman

Bizitza
JaiotzaStockton (Kalifornia)1946ko martxoaren 17a (78 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
AitaIrving Goleman
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Amherst College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)David McClelland
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, psikologoa, kazetaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea

danielgoleman.info
IMDB: nm2330147 TED: daniel_goleman Edit the value on Wikidata

Daniel Jai Goleman (Stockton, Kalifornia, 1946ko martxoaren 7a) psikologo eta idazle, mundu mailako ospea lortu zuen bere Emotional Intelligence (Adimen emozionala) liburuarekin (1995).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniel Goleman 1947an jaio zen. Argitasun eta maisutasun handiz deskribatzen du adimen emozionala. Psikologia arloan bere lanak aldaketa garrantzitsuak dakartza adimen kozientearen garrantziari buruzko mendebaldeko teorien inguruan. Teoria horiek aldakaitz egon dira belaunaldietan zehar. Daniel Goleman The New York Times egunkariko zientzia orrialdeetako erredaktorea izan da, Psychology Today aldizkari estatubatuarreko editore eta Harvard Unibertsitateko Psikologia irakasle. 1995an Emotional Intelligence (Adimen emozionala) liburua argitaratu zuen eta izugarrizko arrakasta izan zuen: The New York Times egunkariko liburu salduenen zerrendan urte eta erdi egon zen eta 2006rako hogeitamar hizkuntzetan itzulita zegoen, bost milioi ale salduta.

Yale Unibertsitatean Collaborative for Academic Social and Emotional Learning elkartearen sortzailea izan da; ondoren ere Illinois Unibertsitatean (Chicago. Elkarte horren helburu nagusia eskoletan adimen emozionala sartzeko bideak erraztea da. Gaur egun AEBetako hainbat ikastetxetan programa pilotu anitz zuzentzen ditu. Programa horien helburu nagusiena haurrei gatazkak konpontzen, beren bulkadak kontrolatzen eta gaitasun sozialak garatzen laguntzea da.[1]

Liburuak[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniel Goleman psikologoa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]