Daniel Johnston

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Daniel Johnston
Daniel Johnston and British Sea Power (6935765808) (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Sacramento1961eko urtarrilaren 22a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Waller (Texas)2019ko irailaren 10a (58 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Heziketa Abilene Christian University Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak gitarra-jotzailea, abeslaria, musikaria, margolaria, piano-jotzailea, kantugilea, egile abeslaria eta komikigilea
Genero artistikoa rocka
lo-fi music Itzuli
indie rocka
outsider music Itzuli
Avant-popa
Musika instrumentua gitarra
pianoa
ahotsa
Diskoetxea Homestead Records Itzuli
Atlantic Records
IMDb nm1895845
www.hihowareyou.com

Daniel Dale Johnston (Sacramento, 1961eko urtarrilaren 22a - Waller, 2019ko irailaren 10a) estatubatuar kantautore, abeslari eta musikagilea izan zen.

Johnston 1981ean estreinatu zen Songs of Pain lanarekin, eta gerora iritsi ziren, besteak beste, Don't Be Scared, More Songs of Pain, Hi, How Are You, Respect eta Merry Christmas, guztiak kasete formatuan argitaratuak. Horiekin guztiekin kultuzko musikari bilakatu zen, eta gerora rock alternatiboaren ikur izango ziren musikari askok erakutsi zuten Johnstonekiko miresmena. Horien artean ezagunena, agian, Kurt Cobain (Nirvana), baina baita Sonic Youth, Teenage Fanclub eta beste hainbat taldeko kideak ere.[1]

Horien guztien lanari esker, 1990eko hamarkadan jauzia egin eta Atlantic multinazionalarekin grabatu zuen Fun (1994) diskoa. Lan horretan soinua leundu zuen Johnstonek, baina horrek ez zuen bere kantuen berezko naïf ukitua baretu. Nolanahi ere, jauzi horrek ez zuen diskoetxeak espero zuen emaitza izan, eta Johnston bere eremu naturaletara itzuli zen ondoren.

2006an Jeff Feuerzeig zinemagileak musikariaren bizitza eta lan metodoak jaso zituen The Devil and Daniel Johnston film dokumental laudatu eta sarituan.

Euskal Herrian ere eragina izan zuen Johnstonen lanak. Mursegok haren Devil Town-en euskaraz bertsioa egin zuen (Deabruaren hiria), eta Giorgio Bassmattik True Love Will Find You in The End-en moldaketa grabatu zuen Kafea eta galletak diskoan.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel Johnston Aldatu lotura Wikidatan
  1. «Daniel Johnston musikari estatubatuarra hil da» Berria 2019-09-12CC BY-SA 4.0 lizentziapean.