Daniela Ferrández Pérez
Daniela Ferrández Pérez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Almoradí, 1988 (36/37 urte) |
Herrialdea | Spain |
Hezkuntza | |
Heziketa | Santiago de Compostelako Unibertsitatea Alacanteko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria |
Daniela Ferrández Pérez (Almoradí, Alacant, 1988) 2011. urtean Galizian finkatu zen historialaria da.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historian doktoretza egin zuen (Alacanteko Unibertsitatea, 2013) eta Historia Garaikidean masterra (Santiagoko Unibertsitatea, 2014). Doktoretza-tesia Nuevos y viejos actores: clientelismo político y poder local en perspectiva comparada (1905 - 1936)[2] izenburua izan zuen, Berrezarkuntzako klientelismo politikoari buruzkoa, ikuspegi konparatu batetik (Galizia-Valentziako Erkidegoa).
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]USCko Histagra taldeari atxikitako doktoretza ondoko ikertzaile da, Margarita Salas deialdiaren bidez.[3]
Hainbat Proiektutan hartu du parte: Historia e memoria do LGBT en Galiza (1880-2017), A represión franquista na retagarda republicana e a retagarda franquista dende unha perspectiva comparada: o caso de Arzúa (A Coruña) e Almoradí (Alacante), Consolidación e estruturación 2017 REDES - Rede de Agroecoloxía e Historia. REVOLTA e Consolidación e estruturación 2017 GRC GI-1657 Historia agraria e política do mundo rural. Séculos XIX e XX (HISTAGRA).[3]
Frankismoaren indarkeria politikoa, klientelismo politikoa, eta Trantsizioan feminismoa eta alderdi politikoak izan zituen ardatz bere lanek. Oroimen historikoaren aldeko aktibismoarekin kolaboratu zuen bere birraitonaren gorpuzkien bilaketan, fusilatuta Frankismoan Alacanten 1941ean. Emakume trans gisa, LGBT aktibismoan murgildu zen, nagusiki Amituz elkartearen bidez.[4][1]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sexuen heriotza. Disidente sexualak Galizia garaikidean (2022). Vigo: Xerais.[5] 216 or. ISBN 978-84-1110-120-2. ePub: ISBN 978-84-1110-117-2.
Liburu kolektiboak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ferrández, D. (2019): "El Mercado de la democracia: Una propuesta analítica del clientelismo político en perspectiva microhistórica", Escobedo Mugerza, I. e Kurdelski, H. (eds.), Experiencias en Común, Zaragoza, AHC, or. 243-265 .
- Ferrández, D. (2020): "Historiar o trans*: elementos para uma genealogía situada", Amarelo, D. (koord.), Nós, xs inadaptadxs. Representações, desejos e histórias LGBTIQ na Galiza, Santiago de Compostela, Através argitaletxea, or. 207 - 226.
Aldizkariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fernández Pérez, D. et al. (2021): “O impacto da crise sanitaria nxs menores e adolescentes trans”, Encrucillada: revista galega de pensamento cristián, nº 223, or. 70-77.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liburu Galegoaren Orri Berrien VIII. Saria, Saiakera eta ikerketa atalean, A defunción dos sexos. Disidentes sexuais na Galiza contemporánea.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Galizieraz) «Daniela Ferrández Pérez - Editorial Xerais» www.xerais.gal (Noiz kontsultatua: 2025-02-27).
- ↑ «Nuevos y viejos actores: clientelismo político y poder local en perspectiva comparada (1905-1936)» scholar.google.es (Noiz kontsultatua: 2025-02-27).
- ↑ a b «Daniela Ferrández Pérez | histagra» histagra.usc.es (Noiz kontsultatua: 2025-02-27).
- ↑ «Amizando - Identidad es libertad. Mostra do Posible» web.archive.org 2022-01-20 (Noiz kontsultatua: 2025-02-27).
- ↑ (Galizieraz) «A defunción dos sexos - Editorial Xerais» www.xerais.gal (Noiz kontsultatua: 2025-02-27).
- ↑ «Gala dos Premios Follas Novas do Libro Galego 2023» www.aelg.gal (Noiz kontsultatua: 2025-02-27).