Danilo Kiš
Itxura
Danilo Kiš | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Subotica, 1935eko otsailaren 22a |
Herrialdea | Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista Jugoslaviako Erresuma |
Bizilekua | Subotica |
Heriotza | Parisko 10. barrutia, 1989ko urriaren 15a (54 urte) |
Hobiratze lekua | Alley of Distinguished Citizens (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mirjana Miočinović (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Belgrade Faculty of Philology (en) 1958) : Literatura konparatu |
Hizkuntzak | serbiera hungariera frantsesa errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, eleberrigilea eta gidoilaria |
Lantokia(k) | Paris Lille eta Estrasburgo |
Enplegatzailea(k) | Lilleko Unibertsitatea Estrasburgoko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Serbian Academy of Sciences and Arts (en) |
kis.org.rs | |
Danilo Kiš (serbieraz: Данило Киш; Subotica, Jugoslaviako Erresuma, 1935eko otsailaren 22a - Paris, 1989ko urriaren 15a) jugoslaviar idazle eta itzultzailea izan zen. Aita hungariar judua zen eta ama serbiar ortodoxoa. Hiru urterekin bataiatu zuten antisemitismotik salbatzeko. Bere aita, ordea, Auschwitzen hil zen. Literatura konparatiboan lizentziatu zen Belgradeko Unibertsitatean. 1979an Parisera joan zen eta hamar urte geroago hil zen. Eleberriak, ipuinak eta saiakerak idatzi zituen eta frantsesetik serbiarrera itzuli zituen lanak. Bere lanak Bruno Schulzen, Vladimir Nabokoven, Jorge Luis Borgesen, Boris Pilnyaken, Ivo Andrićen eta Miroslav Krležaren eraginak ditu.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mansarda: satirična poema, 1962 (eleberria)
- Psalm 44, 1962 (eleberria)
- Bašta, pepeo, 1965 (eleberria)
- Rani jadi: za decu i osetljive, 1970 (ipuinak)
- Peščanik, 1972 (eleberria)
- Po-etika, 1972 (saiakera)
- Po-etika, knjiga druga, 1974 (elkarrizketak)
- Grobnica za Borisa Davidoviča: sedam poglavlja jedne zajedničke povesti, 1976 (ipuinak)
- Čas anatomije, 1978 (saiakera)
- Noć i magla, 1983 (drama)
- Homo poeticus, 1983 (saiakerak eta elkarrizketak)
- Enciklopedija mrtvih, 1983 (ipuinak) Hildakoen entziklopedia, 2005, Elkar, Alberdania, Monika Etxebarriak euskaratua
- Gorki talog iskustva, 1990 (elkarrizketak)
- Život, literatura, 1990 (elkarrizketak eta saiakerak)
- Pesme i prepevi, 1992 (olerkiak)
- Lauta i ožiljci, 1994 (ipuinak)
- Skladište, 1995 (testuak)
- Varia, 1995 (saiakerak, artikuluak eta ipuinak)
- Pesme, Elektra, 1995 (olerkiak)