Danimarkar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Danimarkarrak
danskere

Wikidanesju8.jpg


H. C. AndersenNiels BohrH. C. ØrstedSvend Danimarkakoa
Peter SchmeichelSøren KierkegaardTycho BraheKaren Blixen
Biztanleak guztira c. 5.602.628[1]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak

 Danimarka: 4.996.980

Hizkuntza Daniera
Erlijioa Gehiengo luteranoa

Danimarkarrak edo daniarrak[2] (danieraz: danskere) Europako etnia bat da. Munduan zehar Danimarkako herritarrak eta daniar jatorria duenak daude.

Lehenegoko ikuspegi etniko batetik antzinako daniarren ondorengoak ziren, hala ere, egun danieraren hiztunak edota Danimarka bere aberritzat duenak danimarkarrak dira.

Danimarkar diaspora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBetan ere komunitatea esanguratsua da (Dansk-amerikanere). 1.500.000 pertsona inguruk jatorri hau dauka, gehien-gehienak Mendebaldean eta Erdi-Mendebaldean bizi direnak, bereziki Kalifornian. Solvang eta Racine (Wisconsin) udalerrietan diaspora esanguratsua da. Kanadan 200.000 inguru bizi dira, eta Brasilen 140.000.

Alemanian, 50.000 inguru danimarkar bizi dira Schleswig-Holstein estatuan, beste garai batean Danimarkako lurraldea zena. Populazioaren %10a da , eta izen hauek hartzen dituzte: "Mugatik hegoalderako danimarkarrak" (De danske syd for grænsen), "Danish-minded" (De Dansksindede) edo "Hego Schleswigetarrak". Beste 50.000 bat bizi dira Norvegian eta Australian, 40.000 inguru Suedian eta 20.000 Britainia Handian.

Daniar ezagunen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Daniar ezagunen zerrenda»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Danimarkar Aldatu lotura Wikidatan