Dante Alighieriren glorieta (Sevilla)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dante Alighieriren glorieta (Sevilla)
Jatorria
Honen izena daramaDante Alighieri
Ezaugarriak
Genero artistikoaarte publikoa
Kokapena
LekuaMaría Luisa Parkea
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaSevillako probintzia
UdalerriaSevilla

Dante Alighieriren Glorieta, Sevillako Maria Luisa Parkean kokatua, "Dante Alighieri Kultura Elkartea"ren enkarguz egin zen 1969an, olerkari italiarraren jaiotzaren zazpigarren mendeurrenaren ospakizun bezala, Sevillako hiriari emana, hiriko Unibertsitatean kokatua izateko asmoz, Filosofia eta Letren Fakultatearen ate aurrean. Tramite asko egin ondoren, hiria inguratzen zuen harresiaren hondakinetako baten aurrean jarri zen, Alkazarraren ondoan, jende guztiak ikus ahal zezan.

Monumentua, harri zurizko idulki baten gainean jarritako olerkariaren soingainaz osatua dago. Idulkia, plakaz egina dago, gorputzez osatua, bata, zizelkaturiko apainduradun lau pilastra txaflanatuzkoa, eta bestea harlanduzkoa.

Pare bat urteren buruan, bere ustezko behin betiko kokapenetik kendua izan zen arrazoi estetikoengatik, hirira pertsona garrantzitsu batzuen iritsiera espero baitzen.

Organismoen arteko tramite administratiboren bat edo besteren ondoren, Sevillako Udaletxeak, Maria Luisa Parkean birkokatzea onartu zuen, idulkian aldaketa txiki bat eginez.

Rafael de Leonen Glorieta eta Alvarez Quintero Anaiak Glorietaren artean kokatua dago, atzean, Covadongaren Glorieta duelarik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]