Dante Gabriel Rossetti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dante Gabriel Rossetti
Dante Gabriel Rossetti
Rossetti 1847an
Datu pertsonalak
Jaio 1828ko maiatzaren 12a
Londres (Ingalaterra)
Hil 1882ko apirilaren 9a
Birchington-on-Sea, Kent (Ingalaterra)
Sinadura Dante Gabriel Rosetti signature.svg

Dante Gabriel Rossetti (Londres, Ingalaterra, 1828ko maiatzaren 12a - Birchington-on-Sea, Kent, Ingalaterra, 1882ko apirilaren 9a) ingeles olerkari eta margolaria izan zen. Prerrafaelisten taldearen sortzaileetakoa izan zen, eta higikunde horretako artista eraginkorrenetako bat, olerkigintzaren bidez batez ere.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ecce Ancilla Domini, 1850,
Tate Britain, Londres

Arrazoi politikoengatik Ingalaterrara erbesteratu zen italiar idazle baten semea zen eta, anaia-arrebek bezala, goi-mailako hezkuntza jaso zuen. 1848. urtean, Royal Academy eskolako zenbait kiderekin, prerrafaelisten elkartea sortu zuen. Lehen pinturetan estilo soila erabili zuen lerro eta kolore garbien erabileraren bidez (1850, Ecce Ancilla Domini). Hainbat erretratutako modelo izan zuen Elizabeth Siddalekin ezkondu zen 1860an, baina, bi urteren buruan, emaztea hil zitzaion. Gertakari horrek artistaren izaera depresiboa sakondu baino ez zuen egin. Chelsean jarri zen bizitzen 1863an eta, Erdi Aroko italiar poeten obren itzulpenei esker, izen ona lortu zuen ingeles literaturako munduan. Erdi Aroko kondairetan eta antzinateko idazle ingeles eta italiarren obretan oinarritu zen Poems (1870, Poemak) eta Ballads and Sonnets (1881, Baladak eta sonetoak) poesia-bildumak argitaratzeko.

Margolana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolaritzari dagokionez, Rossettik gainerako prerrafaelistek baino teknika askeagoak eta bat-batekoagoak erabili zituen, eta horrela, bere obretan ez da hain zorrotza errealismo analitikoa. Lerro lausoak erabili zituen eta ametsezko giroa nagusitzen da bere obretan, gainerako prerrafaelistenetan ez bezala.

Haren margolaritzan emakumezkoen irudiak dira bereziki azpimarratzekoak. Donna angelicata moduan agertu zuen emakumea koadro batzuetan, adibidez Beata Beatrix (1863, Tate Gallery, Londres), Danteren ametsa (1871; Wallker arte galeria, Liverpool) eta abarretan, eta izaki beldurgarri moduan aurkeztu zituen beste batzuetan (Astarte Syriaca; 1877, Manchesterko hiriko arte-galeria). Aipatzekoa da Rossettiren koadroen sentsualitatea, batez ere 1860tik aurrerako koadroetan. Urte hartan, ordu arteko prerrafaelismoarekiko nolabaiteko etena bizi izan zuen, eta aurrerantzean obra sentsualagoak eta erromantizismo mistikoarekin lotuagoak egin zituen, Burne-Jones eta Morrisek bezala.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambox notice.png Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dante Gabriel Rossetti Aldatu lotura Wikidatan