Dantxarinea

Koordenatuak: 43°17′34″N 1°30′18″W / 43.29278°N 1.505°W / 43.29278; -1.505
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dantxarinea
 Euskal Herria
Urdazuri edo Ugarana ibaia Dantxarinea parean.
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaUrdazubi
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°17′34″N 1°30′18″W / 43.29278°N 1.505°W / 43.29278; -1.505
Demografia

Dantxarinea Urdazubiko auzoa da. Lapurdi eta Nafarroa Garaiaren arteko mugan dago eta mugaren bestaldean Dantxaria izeneko herria dago.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joanes de Quirno XVIII. mendeko euskal baleazale eta dantzariari zor zaio, bere emaztea zen Joana Dunaterekin batera, egun mugaren bi aldetan aurkitzen diren Dantxaria (Lapurdi) eta Dantxarinea (Nafarroa), Ainhoa eta Urdazubiko, hurrenez hurreneko, auzoen izena.

Joanesek bale arpoilari gisa diru puska bat bildu zuen eta 1733an eta bere emazte Joana Dunaterekin lur batzuk erosi zituzten Ainhoan, Lapurdi eta Nafarroaren arteko muga-mugan. Hiru etxe eraiki zituzten bertan eta Dantcharinea izena eman zieten[1].

Hiru etxe horien inguruan beste batzuk eraiki ziren gerora, gaur egun Lapurdiko Dantxaria eta Nafarroan kokatzen den Dantxarinea gunea osatuz.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantxarinea Urdazubiko auzo bat da, Alkerdi, Landibar, Larrainta, Leorlas, Telleria, Iribere eta Koilar auzoguneekin batera.

Auzo horretan, Lapitxuri eta Ugarana edo Urdazuri ibaiek bat egiten dute, azken hori Donibane Lohizunen itsasoratzen da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoko jarduera ekonomiko nagusia merkataritza da. Garai batean, mugalarien eta benten lurraldea izan zena, gaur egun merkataritzan jarduten duten saltzaile, dendari eta ostalarien kokalekua da, auzoa dendaz, ostatuz eta merkataritza-gunez beterik dagoelako. XX. mendean Hego Euskal Herriko jendea eskura ez zituen edota Hegoaldean ezohikoak ziren produktuak erostera hurbiltzen zen arren (elektrotresnak, kirol materiala, etab.), XXI. mendean erosketak egitera Ipar Euskal Herriko jendea bertaratzen da, nagusiki tabakoa, gasolina, diesela edota Iparraldean baino merkeago dauden produktuak.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantxarineako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
67 58 70 73 62 55 51 49 52

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. aritz. «Ioannes de Quirno-ren herria: Dantxarinea» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]