Edukira joan

Dantza Moulin-Rougen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dantza Moulin-Rougen
Jatorria
Sortzailea(k)Henri de Toulouse-Lautrec
Sorrera-urtea1890
IzenburuaAt the Moulin Rouge: The Dance
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak115,5 (altuera) × 150 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaFiladelfiako Arte Museoa
BildumaFiladelfiako Arte Museoa
Inbentarioa1986-26-32

Dantza Moulin-Rougen (frantsesez: La Danse au Moulin-Rouge), Henri de Toulouse-Lautrec frantziar margolariak 1890ean egin zuen lana da; urte horretan Independenteen Aretoan erakutsi zen. Margolana AEBetako Filadelfia hirian dagoen Filadelfiako Arte Museoan erakusten da. Bere luze-zabala hau da: 115x150 zm. Oihal gaineko olio-margolaritza teknika erabili zuen.

Ireki berri zen Moulin Rouge ia karikatura lez ikusi zuen Lautrecek lan honetan, Parisko jende asko zegoen une batean hartua. Hainbat pertsonaiek elkar eragiten dute, edaritegiko barran bermatzen dira, dantzariei begira daude eta eztabaidatzen ari dira. Begiak pertsonaiengana bigarren planoan gidatzen dituen pintura lerroari esker, elementuak oihalaren gainean trebeki kokatuz. Han, burezur aurpegia zuen gizon bat eta Jane Avril dantzaria, margolariaren musa, ikusten dira. Bigarren plano horretan margolariaren lagunak, M. Guibert, F. Gauzi eta Marcellin Desboutin margolariak eta P. Sescau argazkilaria daude.

Haien aurrean, margolanaren ezkerraldean, Valentin-le-Désossé, garaiko bizizale ospetsuak, beste dantzari bati zuzentzen zaio. Bigarren hori, ilegorria eta indartsua da, eta horrek La Goulue-n pentsarazten du, jendaurreko emanaldi batean. Dantzari hauen mugimenduek ikusleen lasaitasunarekin kontrastea egiten dute.

Lehen planoan, soineko arrosa eta kapela dituen dama dotore bat ikusten da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]