Dantzaleku (Altsasu)

Koordenatuak: 42°54′19″N 2°09′38″W / 42.90528°N 2.16056°W / 42.90528; -2.16056
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dantzaleku (Altsasu)
Motakokaleku geografiko
Geografia
Map
Koordenatuak42°54′19″N 2°09′38″W / 42.90528°N 2.16056°W / 42.90528; -2.16056
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaAltsasu

Dantzaleku Altsasuko dermioa da, San Pedroko baselizarantz bidean. Bertan daude kirol instalazio nagusiak: igerilekuak, bi futbol zelai eta atletismoa egiteko pista. Gainera merendatzeko hainbat mahai eta su-toki ere badira. Dermioaren mendebaldean siets bat dago, orain dela urte batzuk berreskuratu dena eta bertan Txuspo Poyo artistak etxola bat eraiki du zuhaitz batean.

Dirudienez izena San Pedro egunean erromeriatik herrira jaisterakoan bertan Altsasuko zortziko dantzatzen zelako datorkio. Gero hortik herrira dantzan jaisten zen zuzenean.

Espainiako Gerra Zibilaen ondoren naturgune hau partzialki hondatu zen, familia bati zegoen sietsa lehortzeko baimena eman baitzioten, bertan barazki ezberdinak landatzeko. Horretarako zulo batzuk egin zituzten ura ateratzeko. Hala ere gaur egun berreskuraturik dago eta bertan natura da nagusi. Haritzak, elorri txuriak eta masustondoak aurki daitezke, besteak beste. Igelak eta saguzarrak ere ugariak dira, sietsan aurki daitezkeen intsektuak direla eta.

Dantzalekuren 360ºko ikuspegia. Irudian ikus daitezke Txuspo Poyok instalatutako etxola eta kirol instalazioak.
Dantzalekuren 360ºko ikuspegia. Irudian ikus daitezke Txuspo Poyok instalatutako etxola eta kirol instalazioak.
Irudi honek 360º hartzen ditu. Nahi izanez gero irudi mota hauek ikusteko programa berezi batean ikus dezakezu hemen klik eginez

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]