Edukira joan

Danu (irlandar mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Danu (irlandar mitologia)
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaDagda
Seme-alabakBrian (en) Itzuli, Iuchar (en) Itzuli eta Iucharba (en) Itzuli


Danu Irlandako mitologiako jainkosa bat izan zitekeela uste da. Haren erreferentzia bakarra Tuatha Dé Danannen izena da, «Danu jainkosaren herria», bezala itzuli ohi dena. Nahiz eta lehen mailako testuetan erabat falta izan, geroagoko Viktoriar Aroko folklorista batzuk Danuri delako horri ezaugarri batzuk ematen saiatu ziren, amatasunarekin edo nekazaritzaren oparotasunarekin lotzea kasu.[1][oh 1] [2][3] Hori guztia dela eta, Danu jainkosari buruz esan direnak, espekulatiboak dira.

Bere izena, literaturan, Tuatha Dé Danann esamoldean agertzen da bakarrik, eta hor, genitiboan jokatuta dago; nominatiboan, Danu izango zela pentsatzen da.

Morrigna eta Dôn

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikertzaileek Danu erlazionatu dute zelta jainko garrantzitsu batzuekin, Irlanda barruan zein kanpoan. Danu izenaren eta Anu (edo Annan) izenaren arteko antzekotasunak direla eta, batzuek uste dute Morriganen alderdi hori Danu ama jainkosa zela. Dôn galestar jainkoarekin ere izan lezake zerikusia, Mabinogiren jainkosa amarekin; hala ere, inoiz ez da zehaztu Dônen generoa, eta, beraz, litekeena da Dôn jainko maskulinoa izatea, Danurekin inolako harremanik izan gabe.[4]

Balizko ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zenbait ibairen izenen jatorria, Polibino herrian (Errusia) dagoen Don ibaia kasu, jainkosaren izenarekin lotuta egon daitekeela proposatu da.

Batzuen arabera, Ama lurra edo printzipio femeninoa zen, Ekialdeko Europatik Irlandaraino izen ezberdinez gurtua. Antza, emankortasunaren, jakinduriaren eta haizearen jainkosa batek jainkoei bularra eman ziela uste zen. Bere izena Tuatha Dé Danann mitikoak («Danu jainkosaren herria») zeraman, Irlandako jainkoen konpainiak, jainko-jainkosa banakakoez osatuta, edo "jainkosa beraren hedapentzat" har daitezkeenak, eta Irlandako tradizioan bizirik dirautenak, baina gaur egun aes sídhe-ak dira.[oh 2]

Fomoriarren Bres erregearen bikotekidea da, eta seme bat zuen berarekin, Ruadan izenekoa. Aurrerago, kristau garaian jada, kristauek Santa Brigida bihurtu omen zuten. Govannon, Llud, Amaethon, Gwydion jainkoen eta Erin eta Arianrod jainkosen ama da.

Neopaganismoan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo, neopaganismoan, emakume haurdun gisa irudikatzen da, eta ilargi betea da. Amodioa eta gaztetasuna irudikatzen dituen dontzeila batek, bizitza, emankortasuna eta ugaritasuna irudikatzen dituen ama (Dana jainkosa) eta misterioa, heriotza eta transzendentzia irudikatzen dituen atso batek osatzen duten Jainkosa hirukoitza.

  1. "Danu herself probably represented the earth and its fruitfulness, and one might compare her with the Greek Demeter. All the other gods are, at least by title, her children." – Squire (1905)
  2. Dibulgazioko testu batzuetan, "maitagarriak" (fairy edo fée) direla esaten da, baina maitagarriak, germaniar jatorriko folkloreko naturaz gaindiko ireluak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Celtic myth & legend : poetry & romance | WorldCat.org» search.worldcat.org (kontsulta data: 2025-11-28).
  2. (Ingelesez) «Celtic cosmology and the otherworld : mythic origins, sovereignty, and liminality | WorldCat.org» search.worldcat.org (kontsulta data: 2025-11-28).
  3. Townshend, George. (1915). «Irish Mythology» The Sewanee Review 23 (4): 458–467. ISSN 0037-3052. (kontsulta data: 2025-11-28).
  4. (Ingelesez) «Danu» Mythopedia (kontsulta data: 2025-11-28).

Squire, Charles (1905). The Mythology of the British Islands: An Introduction to Celtic Myth, Legend, Poetry, and Romance

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]