Danviken

Koordenatuak: 59°18′52″N 18°06′43″E / 59.3145°N 18.112°E / 59.3145; 18.112
Wikipedia, Entziklopedia askea
Danviken
Motaauzo
Geografia
Map
Koordenatuak59°18′52″N 18°06′43″E / 59.3145°N 18.112°E / 59.3145; 18.112
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaNacka
Municipal district of SwedenSicklaön
Leku geografikoaSicklaön (en) Itzuli
Danvikengo ospitalaren eraikina, 2010ean berritu berri.

Danviken Nacka udalerriko Sicklaön herriko auzo bat da, Suediako Stockholm konderrian.

Lehen erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrutia Nackako zaharrenetakoa da. Gutxienez 1550eko hamarkadatik daude biztanleak bertan. Gustav I. Suediakoaren aginduz Danvikenen ospitalea eraiki zen, artean Stockholm hiriaren barruko lurretan. Auzoaren lehen garaietatik Hammarby lakuaren eta Saltsjön arteko ur-ibilguan errota bat egon zen, Kvarnbäcken ("Errekako Ehotegia") edo Danviks ström ("Danvikengo Korrontea") izenekoa. Bertan burdinola bat ere egon zen.

Garapen industriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1675ean, auzoan karbono-beltza ekoizten hasi ziren, inprimatzeko tintaren lehengaia. Lantegia ospitaletik ekialdean kokatu zen; aktibitatean 1856ra arte jardun zuen.

1686an, ospitalearen eta karbono-beltz fabrikaren artean, itsasoko uretatik gatza ateratzeko lantegia eraiki zen; baina ez zuen ongi funtzionatu (Saltsjön-ek, izen hori izan arren, gatz gutxi du). Geroago, gatz fabrikaren eraikina ospitale psikiatrikoa izan zen. 1861ean, azkenik, zereal-errotak instalatu ziren bertan, 1980ko hamarkadara arte iraun zutenak. Orduan amaitu zen erabilera industriala, eta harrezkero etxebizitza bezala erabili izan da.

Ospitale zaharra 1915ean itxi zuten eta bertan bizi ziren zaharrak Danvikshemera aldatu zituzten.

Gaur egunean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan Danvikeneko biztanleria asko hazi da, Stockholmeko hirigunetik hurre egoteak erakargarri bihurtu baitu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]