Daría Urquiza
| Daría Urquiza | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Nafarruri, 1896ko urriaren 25a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | XX. mendea ( urte) |
| Familia | |
| Seme-alabak | |
| Jarduerak | |
| Kidetza | Q5857137 |
Daría Urquiza Palacios edo Daría Urquiza Guardiola (Nafarruri, Errioxa, 1896ko urriaren 25a) militante komunista izan zen, bere alaba Maria Luisarekin batera nazien kontzentrazio-esparruetara deportatua. Aske utzi ostean, deportatu politiko gisa onartu zuen Frantziak.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alemania naziko kontzentrazio esparruetara deportatutako errioxarren kopuruak aldatzen joan dira.[1][2] 2005ean 16 deportatu zenbatu zituzten, hala ere, ikerketek aurrera egin ahala kopuruak gora egiten du.[1] Azken eguneraketen arabera, 30 bat izan ziren deportatuak, eta horien artean emakume bakarra dago, Daría Urquiza errioxarra.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Daría Nafarrurin jaio zen, eta Burgosko Bernabé Urquiza jornalariaren eta Errioxako Villaverde herriko Tiburcia Palacios bizilagunaren alaba zen.[3] Daría Euskadiko Alderdi Komunistari lotuta egon zen, eta 1937 urtean, Iparraldeko frontea erori baino lehen, Bilbotik Santanderrera joan zen, hamaika urteko Maria Luisa Romero Urquiza alabarekin atzerrira ateratzeko.[3] Iturri batzuen arabera, Frantziarako itsasontziak Gijonen hartu zuen.[2] Uneren batean itzuli egin behar izan zuen, 1939 urteko otsailaren 10ean berriz ere Frantziako lurraldean sartu baitzen, kasu honetan Le Perthus udalerritik Bartzelona erori ondorengo exodoarekin batera.[3]
1939 urteko apirilaren 13an, bere izena La Dépéche egunkarian argitaratutako albiste batean agertu zen, non, 40 urteko Daría Urquiza Palacios, bere senarra zen Santiago Romero Quintanaren bila zebilen.[4][5]
Aurillac-en errefuxiatuta egon zen eta gero deportatu egin zuten.[1] Ez dakigu askorik bere atxiloketari buruz, ezta atxiloketara eraman zuten arrazoiei buruz ere, baina bai Daría, eta, segur aski, bere alaba ere, Pirinio Garaietako Gurs kontzentrazio-esparrutik pasatu zela.[3] Gero, Bigarren Mundu Gerraren azken fasean eta Frantziako lurraldearen askapenetik hurbil, Noeko kontzentrazio-esparruan (Garona Garaia) egon ziren biak.[3] 1944 urteko uztailaren 30ean ama-alabak Toulousetik Alemaniara erbesteratu zituzten trenez.[3] Gutxi dakigu Alemanian barrena ibili ziren esparruez, baina Ravensbrücken egon ziren behintzat, eta biak askatu zituzten bizirik.[3]
Gero, Daria Rekébédou Esparruan, On Kixote Hiria ere deitua, egon zen, Portet-sur-Garonnen, gerraostean gaitua izan zena.[3] Tolosa Okzitaniatik kilometro batzuetara, Espainiako Gurutze Gorri Errepublikanoak zaindutako esparru horretan aberririk gabeko errefuxiatuak egon ziren, etxean har zitzakeen familiarik edo lagunik ez zutenak.[6] Aldi horretan, Dariaren bigarren abizena Guardiola gisa erregistratu zen.[3]
Frantziako Deportazioaren Memoriarako Fundazioak kaleratutako Memorialak ez zituen kontuan hartu Daría eta Maria Luisa.[3] Bi emakume hauek nazien kontzentrazio-esparruetan egon zirela jakin zen, Deportatuen eta Barneratu Politikoen Espainiako Federazioko kideak izan zirelako.[3]
Sariak eta aitorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Daría Urquiza deportatu politiko gisa onartua izateko borrokatu zen, eta helburu hori lortu zuen.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d A, DIEGO MARÍN. (2022-01-27). «Una riojana en un campo de concentración» La Rioja.
- ↑ a b Félez, María. (30 de enero de 2022). Riojanos en las entrañas del horror nazi. Logroño.
- ↑ a b c d e f g h i j k Ravensbrück, Amical. «ROMERO URQUIZA, MARÍA LUISA» Amical Ravensbruck.
- ↑ Blanca Calvo Alonso: “Las deportadas españolas no tenían una tierra a la que volver, habían ganado la guerra al fascismo pero Franco seguía gobernando en España y tuvieron que empezar de cero” | NR | Periodismo alternativo. 2024-06-22.
- ↑ Alonso, Blanca Calvo. (2025-03-11). «Daría Urquiza y María Luisa Romero» Deportadas y olvidadas.
- ↑ Martínez Vidal, Àlvar; García Ferrandis, Xavier. (2020). «Las secuelas patológicas de los campos de concentración entre los refugiados españoles en Francia: retos diagnósticos y terapéuticos en el Hospital Varsovia de Toulouse (1944-1950)» Dynamis: Acta hispanica ad medicinae scientiarumque historiam illustrandam 40 (1): 93–123. ISSN 0211-9536..
- ↑ «Dossier individuel de personnel de URQUIZA, DARIA / PALACIOS | Service historique de la Défense» www.servicehistorique.sga.defense.gouv.fr.