Darío Villalba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Darío Villalba
Bizitza
Izen osoa Darío Villalba Flores
Jaiotza Donostia1939ko otsailaren  22a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Madril2018ko ekainaren  15a (79 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak margolaria, argazkilaria eta izotz gaineko patinatzaile artistikoa
Jasotako sariak
Kidetza San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

Darío Villalba Flores (Donostia, 1939ko otsailaren 22aMadril, 2018ko ekainaren 15a) euskal herritar margolari eta argazkilari izan zen. Izotz gaineko patinatzailea izan zen, 1956ko neguko Olinpiar Jokoetan aritutakoa.

Margolaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Darío Villalba lanbidez margolaria zen, abanguardiaren jarraitzailea.[1] Bere familia artearekin oso lotuta zegoen tradizioz.

Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren eskolan ikasi zuen, eta 1957an zabaldu zuen bere lehen erakusketa. Aintzindaria izan zen margolaritza eta argazkilaritza uztartzen 1960ko urteetan.[2] Gizakia muturreko egoeretan erakutsi zuen bere koadroetan, eta maiz hartu zituen mina, gaixotasuna eta heriotza bere sormen lanen gai nagusitzat.[3]

Europako eta AEBetako bilduma publiko nahiz pribatu esanguratsuenetan agertzen dira bere lanak (Solomon Guggenheim, New Yorkeko Metropolitan museoa eta Osloko Arte Garaikidearen zentroa...). Madrilgo Reina Sofia zentroak atzera begirako erakusketa eskaini zion 2007an.

Euskal Herrian, besteak beste, Artium museoan, Donostiako San Telmo museoan, Kubo-Kutxa aretoan, Bilboko Guggenheim museoan eta Bilbo Arte aretoan erakutsi izan dituzte Villalbaren lanak, baita hainbat galeriatan ere.

Sariak eta errekonizimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1973an Sao Paoloko Pintura Biurtekoaren nazioarteko saria.
  • 1979an Liubiliana ko arte Grafikoaren Biurtekoan Epaimahaiaren nazioarteko saria.
  • 1983an Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen.
  • 2002tik Espainiako San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako kidea zen.
  • 2003an Arte Ederretako Merituen Domina

Kirolaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

11 urterekin ikasi zuen izotz gainean patinatzen Filadelfian, Garai hartan bere aita Espainiak bertan zuen kontsula zen eta. Geroago ere landu zuen eta 1956ko neguko Olinpiar Jokoetan aritzera heldu zen.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Olinpiar Jokoetan izandako emaitzak:[4]

Olinpiar Jokoak Proba Emaitza
Cortina d'Ampezzo 1956 Patinaje artistikoa (banaka) 14.a (finala)

Munduko Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Munduko Patinaje Artistiko Txapelketetan izandako emaitzak:

Txapelketa Proba Emaitza
Garmisch-Partenkirchen 1956 Patinaje artistikoa (banaka) 15.a (Finala)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ¿Primer patinador español en unos Juegos?
  2. (Gaztelaniaz)  S.L., Titania Cía. Editorial, «Darío Villalba, el pintor del dolor y el temblor de vivir - Viernes, 30 Enero 2015 12:54» El Confidencial . Noiz kontsultatua: 2018-06-16 .
  3.   Sarasola, Ainhoa (2018-06-16) «Dario Villalba artista donostiarra hil da» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-06-16 .
  4. Fitxa

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]