Dark Night of the Scarecrow
Dark Night of the Scarecrow | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1981 |
Izenburua | Dark Night of the Scarecrow |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | malo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema eta ghost film (en) |
Iraupena | 90 minutu |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Frank De Felitta |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | CBS |
Argumentu nagusia | Naturaz gaindiko fenomenoa |
Dark Night of the Scarecrow (euskaraz Txorimaloaren Gau Iluna), 1981eko Frank De Felittak zuzendutako beldurrezko film bat da. Larry Drake, Charles Durning, Tonya Crowe, Jocelyn Brando eta Lane Smith aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AEBetako Hegoaldeko landa eremuko herri txiki batean, Bubba Ritter (Larry Drake) gizaseme mentalki desgaitua herritar guztien adarjotzeen jomuga da, baina halere Marylee Williams (Tonya Crowe) neskatoaren lagun egin ta biak elkarrekin jolastu ta denbora pasatuko dute. Herrian neskatoa desagertu delako albistea zabaltzean, Otis Hazelrigg (Charles Durning) postari zitala, Skeeter Norris (Robert F. Lyons) gasolindegiko langilea eta Philby (Claude Earl Jones) eta Harliss Hocker (Lane Smith) nekazariek osatutako talde batek Bubbak neskatoa hil duela uste eta hura bilatzera ekingo diote, Bubba haiengandik ihes egiteko txorimalo batean ezkutatuko da baina taldea topatu eta bertan tiroz erailko dute. Une horretantxe Lyonsek bere autoko irratiz neskatoa bizirik topatu eta bere kaxa aldegin zuelako albistea jaso eta taldea errugabe bat erail dutela jabetuko da. Epaiketa egin eta nola edo hala erailketarengatik inongo zigorrik gabe aske gelditzea lortuko dute. Baina gertaera izugarri hura ia atzean utzi dutela uste dutenean, Txorimalo bat erailketan parte hartu zuten taldekide bakoitzari jazarpena egin eta banan-banan mendeku gisa hiltzen hasiko da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Larry Drake: Charles Elliot "Bubba" Ritter
- Charles Durning: Otis P. Hazelrigg
- Robert F. Lyons: Skeeter Norris
- Claude Earl Jones: Philby
- Lane Smith: Harliss Hocker
- Tonya Crowe: Marylee Williams
- Jocelyn Brando: Ritter andrea
- Tom Taylor: D.A. Sam Willock
- Richard McKenzie: Henry epailea
- Ivy Jones: Willams andrea
- James Tartan: Frank Williams (edota Jim Tartan)
- Ed Call: Abokatu defendatzailea
- Alice Nunn: Bunch andrea
- John Steadman: Loomis jauna
- Ivy Bethune: Hocker andrea
- Dennis Robertson: Ray
- Jetta Scelza: Whimberly andrea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1981eko filmak
- Frank De Felittak zuzendutako filmak
- Larry Drakek antzeztutako filmak
- Charles Durningek antzeztutako filmak
- Lane Smithek antzeztutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Slasher filmak
- Mamuei buruzko filmak
- Halloweeni buruzko filmak
- Exploitation filmak
- Hilketei buruzko filmak
- Mendekuari buruzko filmak
- 1980ko hamarkadan girotutako filmak