Darkman
Darkman 1990eko Sam Raimi estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako akziozko superheroi film bat da. Liam Neeson, Frances McDormand, Colin Friels eta Larry Drake aktoreek antzeztu zuten.
The Shadow edo Batman superheroien filmak burutzeko eskubideak bereganatu ezin izan zituenez, Raimik bere berezko superheroi bat sortzea erabaki zuen, honela inori eskubiderik ordaindu beharrik ez eta nahierako superheroi filma burutu asmoz, honenbestez Darkman superheroia sortu zuen.
Bi jarraipen izan zituen: Darkman II: The Return of Durant (1995() eta Darkman III: Die Darkman Die (1996). Filma estreinatu ondoren beragan oinarritutako komikia eta bideo-jokoa ere merkaturatu ziren. Urteen poderioz kultuzko filma bilakatu da.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Giza larruazal sintetikoa ekoiztea ahalbideratzen duen formula topatu berri duen Peyton Westlake zientzialariak (Liam Neeson) bere aurkako atentatua jasango du. Jende guztiak hiltzat jo arren, bizirautea lortu eta bere aurkikuntzari esker zeharo desitxuratua gelditu zaion aurpegia berregingo du. Bere teknika berriaren efektuek ehun minutu bakarrik irauten dute, Un científico que ha encontrado la fórmula para la fabricación de piel humana sintética es víctima de un atentado. Aunque todo el mundo lo da por muerto, baina nahi duen itxurako aurpegi oro sorrarazteko ahalmena ematen diotenez, bere bizitza suntsitu duten horietaz mendekatzeko baliabide izango zaio.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liam Neeson: Peyton Westlake / Darkman
- Frances McDormand: Julie Hastings
- Colin Friels: Louis Strack Jr.
- Larry Drake: Robert G. Durant
- Ted Raimi: Ricky, Duranten morroia
- Dan Hicks: Skip
- Nelson Mashita: Yakatito
- Jessie Lawrence Ferguson: Eddie Black
- Rafael H. Robledo: Rudy Guzman
- Nicholas Worth: Pauly, Duranten morroia
- Dan Bell: Smiley
- Bridget Hoffman: Konputagailuaren ahotsa
- Bruce Campbell: filmaren amaieran kameoa du, Peytonek ikusitako azken mozorroa bezala.
- Sam Raimi: Ospitaleko gaixoa (kameoa)
Soinu banda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Main Titles" – 1:37
- "Woe, the Darkman...Woe!" – 6:09
- "Rebuilding/Failure" – 3:16
- "Love Theme" – 0:56
- "Julie Transforms" – 1:11
- "Rage/Peppy Science" – 1:37
- "Creating Pauley" – 3:19
- "Double Durante" – 1:50
- "The Plot Unfolds (Dancing Freak)" – 7:01
- "Carnival from Hell" – 3:16
- "Julie Discovers Darkman" – 1:59
- "High Steel" – 4:19
- "Finale/End Credits" – 3:39
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Darkman filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Darkman filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1990eko filmak
- Sam Raimik zuzendutako filmak
- Chuck Pfarrerrek idatzitako filmak
- Ivan Raimik idatzitako filmak
- Sam Raimik idatzitako filmak
- Liam Neesonek antzeztutako filmak
- Frances MacDormandek antzeztutako filmak
- Colin Frielsek antzeztutako filmak
- Larry Drakek antzeztutako filmak
- Ted Raimik antzeztutako filmak
- Aaron Lustigek antzeztutako filmak
- Bruce Campbellek antzeztutako filmak
- Jenny Agutterrek antzeztutako filmak
- Nicholas Worthek antzeztutako filmak
- John Landisek antzeztutako filmak
- Scott Spiegelek antzeztutako filmak
- Charles Kalanik antzeztutako filmak
- Julius Harrisek antzeztutako filmak
- Stuart Cornfeldek antzeztutako filmak
- Neal McDonoughek antzeztutako filmak
- Coen anaiakek antzeztutako filmak
- Rob Tapertek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Superheroiei buruzko filmak
- Mendekuari buruzko filmak
- Danny Elfmanen soinu bandadun filmak
- Kultuzko filmak