Dartsena
Dartsena | |
---|---|
transport infrastructure (en) ![]() | |
![]() | |
Dartsena bat ur nabigagarrietan artifizialki babesten den egitura bat da, ontziraleku gisa edo ontziak modu erosoan kargatzeko eta deskargatzeko balio duena.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hitza erromantzeetatik dator euskarara,[1] baina arabierazko dār aṣṣinā'ah terminoan du jatorria (dār “etxea” eta aṣ-ṣinā'ah "lana"), hau da, “lan egiteko etxea”, jatorriz ontziak egiten eta konpontzen ziren kai bateko partea.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antzina, portu gehienak itsasoaren edo ibai baten ondoan eraikitako kaietara mugatzen ziren. Dartsena zaharren aztarnak topatu izan dira, baina 18. mendearen amaiera aldera hasi zen haien eraikituntza hedatzen zeren eta, Industria-iraultzaren ondorioz, kaien ahalmena mugatuegia izaten hasi zen uretako trafikoaren hazkundea onartzeko.
Aldi berean dartsenek hobeto babesten zituzten itsasontziak ekaitzetatik, kai tradizional batean gutxi batzuentzako tokia egonik, babesik gabe zonaldeetan lotu behar baitziren gero eta ontzi gehiago egonez gero.
Itsasaldien mugimenduen menpe zeuden portuetan, portuko sarreran esklusak dituzten dartsenak ere eraiki dira.

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm. «Dartsena» www.ivap.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2025-01-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko Wikipediako «Dàrsena» artikulutik itzuli da; zehazki, 2021-04-08ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.