Darwin Núñez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Darwin Núñez
Darwin Núñez (cropped).jpg
(2022)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDarwin Gabriel Núñez Ribeiro
JaiotzaArtigas (en) Itzuli1999ko ekainaren 24a (23 urte)
Herrialdea Uruguai
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Uruguay national under-20 football team2018 / 144
Bandera-club-atletico-penarol.svg Club Atlético Peñarol2018 / 2019224
Flag of None.svg Uruguaiko futbol selekzio nazionala2019 / 112
Strisce Rosso e Bianche con sommità Bianco-Blu.svg Unión Deportiva Almería2019 / 20203216
Flag of None.svg SL Benfica2020 / 20228447
600px Rosso con grifone Bianco scudato e fiamme.png Liverpool Football Club2022 /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Kirol zenbakia27
Altuera187 zentimetro

Twitter: Darwinn99 Edit the value on Wikidata

Darwin Gabriel Núñez Ribeiro (Artigas, Uruguai, 1999ko ekainaren 24a), kirol munduan Darwin Núñez izenez ezagunagoa, uruguaitar futbol jokalaria da, aurrelari gisa jokatzen duena Ingalaterrako Premier Leagueko Liverpool F.C. taldean eta Uruguaiko selekzio nazionalean.

Gaur egun etorkizuneko izarretako bat izateko aukera gehien dituzten futbol jokalarien artean dago. Transfermarkt, futboleko merkatua aztertzen duen web orrialdearen arabera, 55 milioi euroko balioa du[1].

Jokatzeko modua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Darwin Nuñez jokalari sendoa eta altua da, gorputzarekin abantailak ateratzen ditu, eta fisikoki oso trebea. Ezker hegalean zein erdi-aurrelari gisa joka dezake, dituen bertute ugariengatik.

Bere eboluzioa azken urteetan zinez esanguratsua izan da, besteak beste izkin egiten asko hobetu du, eta baita jokoko beste hainbat alderditan ere[2].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko ekainaren 12n eguneratua.
Taldea Herrialdea Urteak Partidua(k) Gola(k) Asistentzia(k)
Peñarol  Uruguai 2018-2019 22 4 1
Almeria  Espainia 2019-2020 32 16 3
Benfica  Portugal 2020-2022 84 47 16
Liverpool  Ingalaterra 2022- 0 0 0

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behe-kategorietan presentzia handirik izan ez zuen arren, Peñarolekin jokatzen hasi zenean, 2019an, 20 urtez azpiko selekzioak Hego Amerikako 20 urtez azpiko txapelketarako deitu zuten, eta geroago 20 urtez azpiko Mundu Txapelketarako. Bigarren honetan, nahiz eta Uruguai final zortzirenetan kanporatua izan zen, 4 partidu jokatu zituen, 2 gol sartuz eta asistentzia bat banatuz.

2019ko urriaren 16ean berriz, selekzio absolutuan egin zuen debuta, Peruren aurkako banako berdinketa batean, non bera izan zen goleagile. Ordutik 11 partidu jokatu ditu, eta beste gol bat sartu du. Etorkizunean Edinson Cavani eta Luis Suárez uruguaitar mitoen ordezkoa izateko aukerak ditu, eta 2022ko Qatarreko Munduko Txapelketan jokatuko du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Darwin Núñez - Perfil del jugador 21/22» www.transfermarkt.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).
  2. (Gaztelaniaz) «Darwin, doce meses después - Driblab | Football powered by data'» www.driblab.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]