Dastamen-sistema

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dastamen-sistema
1402 The Tongue.jpg
Xehetasunak
Identifikadoreak
FMA7194
Terminologia anatomikoa

Dastamen-sistema gustuak detektatzeko erabiltzen den zentzumen-sistema da.[1] Dastamena ezaugarri kimikoren baten bidez gustua erregistratzea eta listuan disolbagarriak diren substantzia batzuk identifikatzea da. Zentzumenik ahulena den arren, usaimenari lotuta dago, eta usaimenak osatzen du bere funtzioa. Izan ere, jaten ditugun elikagaien usaina bidebanatze aerodigestibotik usaimen-mukosarantz igotzen da, eta horrela gertatzen da elikagaiak lehenengo sudurretik dastatzearen fenomeno bitxia. Horren frogapena hotzeria baten ondorioz sudurra estalita daukagunean gertatzen zaiguna da: jaten dugunean, dena soso eta motel aurkitzen dugu.

Zentzumen hori, gainera, digestiorako laguntza indartsua da, badakigulako dastamenaren sentsazio atseginek listu eta zuku gastrikoen jariaketa estimulatzen dutela. Dastamen-papilek garrantzi handia dute zentzumen horretan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Purves D, Augustine GJ, Fitzpatrick D, et al, ed. Neuroscience. (2. argitaraldia) Sunderland, MA: Sinauer Associates.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.