Datu-base banatu
Datu base banatua logikoki erlazionaturiko datuen datu-basea, kokapen ez zentralizatuetan edukitzea dena da.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
80 hamarkadaren hasieran, bi gertaera garrantzitsu eman ziren. Batetik, datu baseen ugalketa eta bestetik konputagailu-sareen hedapena. Bi hauen uztarketatik jaio ziren datu base banatuak.
Datu Base Banatuen Kudeaketa Sistemak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Datu base banatu baten kudeaketa Datu-base banatuak kudeatzeko sistemak (DBBK) egiten du.
Bi dira DBBK-en garapenean eragina duten faktoreak: erabiltzaileek duten beharra kokagune ezberdinetan lan egin ahal izateko eta teknologiak eskaintzen dituen aukera berriak hau posible egin ahal izateko.