Daubenton saguzar
| Daubenton saguzar | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Mammalia |
| Ordena | Chiroptera |
| Familia | Vespertilionidae |
| Generoa | Myotis |
| Espeziea | Myotis daubentonii (Kuhl, 1817)
|
| Banaketa mapa | |
| Datu orokorrak | |
| Ernaldia | 54 egun |
| Masa | 2 g |
| Zabalera | 0,248 m |
| Kumaldiaren tamaina | 1 |
| Eguneko zikloa | gaueko |
Daubenton saguzar[1] edo ur-saguzarra (Myotis daubentonii) Eurasian topa dezakegun saguzar espeziea da. Bere ezaugarri nagusia belarri motzak izatea da[2].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkarraldeko ilajea grisa edo marroia da, eta sabelaldea, berriz, argiagoa. Hegoetako mintza ilunagoa da, grisagoa edo marroiagoa, alegia. Triangelu formako belarri motzak ditu.[3]
Pisua: 7.0 - 15.0 gramo (ertaina)
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ur-ibilguekin edo ur-masekin lotuta dago.
Babeslekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhaitz-zuloak, pitzadurak hainbat motatako eraikuntzetan edo harkaitzetan, ganbarak, tunelak edo barrunbeak.
Ehiza eta janaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saguzarrek ilunabarrean uzten dituzte habiak eta uraren gainean bizi diren intsektuak ehizatzen dituzte. Bere dieta nagusia euli txikiak, sitsak eta tximeletak dira. Espezie honek normalean bere harrapakinak hegan egiten ari den bitartean jaten ditu. Zazpi gramo pisatzen duen saguzar hau hamaika gramorekin itzultzen da askotan habiara ordubete kanpoan eman ondoren, bere pisuaren %57 irabaziz. [4] [5]
Bizi-iraupena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Daubenton saguzarrak 22 urte baino gehiago bizi daitezke.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espezie hau Britania Handian, Europan eta Japonian eta Korean bezalako herrialdeetan aurki daiteke.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estaltzea udazkenean izaten da, eta kumeak hurrengo udaberrian jaiotzen dira. Emeak berrogei eta laurogei ale bitarteko ugalketa-kolonietan biltzen dira ekainean eta uztailean. Daubenton saguzarra jaio eta hiru astera hegan egiteko gai da, eta jaio eta sei edo zortzi astera lortzen du independentzia.
Ekokokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]40 kHz-etik gorako FM pultsuak. Bere frekuentzia-maila beste Myotis batzuenarekin gainjartzen da. Ultrasoinuen bidez identifikatzea ezinezkoa da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Naturtzaindia Elkartea. (2023). Euskal Herriko saguzarren gida. Naturtzaindia ISBN 978-84-09-48316-7..
- ↑ Parsons, S.; Jones, G.. (2000). «Acoustic identification of twelve species of echolocating bat by discriminant function analysis and artificial neural networks» J Exp Biol. (203): 2641-2656. PMID 10934005..
- ↑ Euskal Herriko saguzarren gida. Egilea NATURTZAINDIA. Laguntzailea Arrasateko udala. https://naturtzaindia.com/.
- ↑ PARSONS, S.; JONES, G.: "Acoustic identification of twelve species of echolocating bat by discriminant function analysis and artificial neural networks". J Exp Biol. 203: 2641-2656. 2000..
- ↑ OBRIST, M.K.; BOESCH, R.; FLÜCKIGER, P.F.: "Variability in echolocation call design of 26 Swiss bat species: Consequences, limits and options for automated field identification with a synergic pattern recognition approach". Mammalia., 68(4): 307-32. 2004..
| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |