Davíð Oddsson
| Davíð Oddsson | |||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2001) | |||||||||||
2004ko irailaren 15a - 2005eko irailaren 27a ← Halldór Ásgrímsson - Geir Haarde (en)
1994ko urriaren 1a - 2005eko irailaren 27a ← Edvard Júlíus Sólnes (en)
1991ko apirilaren 30a - 2004ko irailaren 15a ← Steingrímur Hermannsson - Halldór Ásgrímsson →
1982ko maiatzaren 27a - 1991ko uztailaren 16a ← Egill Skúli Ingibergsson (en)
| |||||||||||
| Bizitza | |||||||||||
| Jaiotza | Reykjavik, 1948ko urtarrilaren 17a | ||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||
| Heriotza | Skerjafjörður (en) | ||||||||||
| Familia | |||||||||||
| Aita | Oddur Ólafsson | ||||||||||
| Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||
| Heziketa | Islandiako Unibertsitatea | ||||||||||
| Hizkuntzak | islandiera | ||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||
| Jarduerak | politikaria, diplomazialaria, idazlea, abokatua, kazetaria, bankaria eta olerkaria | ||||||||||
| Jasotako sariak | |||||||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||||||
| Alderdi politikoa | |||||||||||
Davíð Oddsson (Reykjavik, Islandia, 1948ko urtarrilaren 17a – Skerjafjörður, Islandia,2026ko martxoaren 1a) politikaria izan zen. Islandiako lehen ministroa izan zen 1991tik 2004ra.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Reykjavikeko Unibertsitatean Zuzenbidea ikasteaz gain, antzerkian jardun zuen, eta irrati-komedia baten ekoizlea izan zen. Komentarista politikoa eta egunkariko zuzendaria ere izan zen.
1974an, Reykjavikeko zinegotzi hautatu zuten, Independentziaren Alderdiaren hautagaitzan. Alderdi barruan kontserbadore libertarioen taldeko kide izan zen, ekonomia desarautzearen alde. 1982tik 1991ra Reykjavikeko alkate izan zen.
1991n lehen ministro izendatu zuten sozialdemokratekin koalizio-gobernu batean. Baltikoko Herriaren independentzia onartu zuen, kontuetan superabita ezarri zuen, pentsioen sistema erreformatu zuen eta inflazioa murriztu zuen.
1995etik 2004ra Alderdi Aurrerakoiarekin koalizioan gobernatu zuen eta pribatizazioekin jarraitu zuen. Estatu Batuen eta NATOren ekimen militarrak babestu zituen. 2003ko Irakeko inbasioari emandako babesa ez zen oso ezaguna izan.
2004an lehen ministro kargua utzi zuen eta urtebetez Kanpo Arazoetako ministro izan zen. 2005 eta 2009 artean Islandiako Banku Zentraleko gobernadorea izan zen, eta 2007-2008ko finantza-krisiaren erantzuleetako bat izan zen.[2] 2009tik Morgunblaðið egunkariko editorea izan zen. Donald Trumpen aldekoa zen.