David Alaba

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Alaba
20180610 FIFA Friendly Match Austria vs. Brazil David Alaba 850 1632.jpg
(2018)
Bizitza
Izen osoaDavid Olatukunbo Alaba
JaiotzaViena1992ko ekainaren 24a (29 urte)
Herrialdea Austria
Talde etnikoaJoruba
Familia
AitaGeorge Alaba
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Nigerian Pidgin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px HEX-220070 letter A on White concentric circles.svg FK Austria Wien2002 / 2008ko uztailaren 1a
Flag of None.svg Austria national under-17 football team2007 / 2009205
Flag of None.svg Austria national under-21 football team2009 / 201050
Flag of None.svg Austriako futbol selekzio nazionala2009 / 7914
Flag of None.svg FC Bayern Munich II2009ko uztailaren 1a / 2010eko uztailaren 1a331
Flag of None.svg Austria national under-19 football team2010 / 201051
Bianco e Blu a scacchi bordati di Rosso.png FC Bayern München2010eko uztailaren 1a / 2021eko uztailaren 1a43133
Flag of None.svg TSG 1899 Hoffenheim2011ko urtarrilaren 1a / 2011ko ekainaren 30a182
Bianco viola RMA.png Real Madril2021eko uztailaren 1a /
 
Posizio edo espezialitateaerdiko atzelaria
erdilaria
atzelaria
Kirol zenbakia4
Pisua76 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaZazpigarren eguneko eliza adbentista

david-alaba.com, fcbayern.com…, oefb.at… eta da27store.com
Facebook: david.alaba.10888 Twitter: David_Alaba Instagram: da_27 Snapchat: da_twentyseven FIFA: 316002 UEFA: 1906540 Edit the value on Wikidata

David Alaba (Viena, Austria, 1992ko ekainaren 24a) jatorri filipinar-nigeriarreko futbol jokalari austriarra da, ezker-atzelari edo erdi-atzelari gisa jokatzen duena. Gaur egun, Espainiako Ligako Lehen Mailan jokatzen du, Real Madrilen. 2009tik Austriako selekzio nazionalarekin jokatzen du.

Alabak 400 partida baino gehiago jokatu ditu Municheko Bayernekin 2010etik, eta 27 sari irabazi ditu, Bundesligako hamar titulu eta UEFAko Txapeldunen Liga barne, 2013an eta 2020an. Austrian zazpi aldiz aukeratu dute urteko futbolari (2011tik 2016 arte sei aldiz jarraian) eta hiru aldiz izendatu dute UEFA urteko taldean.

Transfermarkt, futboleko merkatuan espezializatutako webgunearen arabera, 55 milioi euroko balioa du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SV Aspern izeneko klubean hasi zen bere ibilbidea, 10 urterekin FK Austria Wien taldean sartu baino lehenago. Azkar igo zen kategoriaz, eta 2008ko apirilean Austriako Bundesligako partida baterako deitu zuten lehen taldearekin. Erreserbako taldearentzat ere bost aldiz jokatu zuen, 2008ko udan atera baino lehen, Alemaniako Bundesligako Municheko Bayern taldean sartzeko.

Estadistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba Herrialdea Urtea Partida(k) Gola(k) Asistentzia(k)
Bayern München  Alemania 2010-2021 431 33 55
Hoffenheim (utzita)  Alemania 2011 18 2 0
Real Madril  Espainia 2021- 0 0 0

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alabak Austriako selekzioarekin jokatu du 17 eta 21 urtez behekoen kategorietan. 2009ko urrian, Austriako selekzio absolutura deitu zuten, Frantziako selekzioaren aurkako partida batean. Urriaren 14an egin zuen debuta, eta selekzio honen historian debuta egin duen jokalari gazteena bihurtu zen.

79 partidu jokatu ditu orain arte, eta 14 gol sartu ditu. 2016ko Eurokopan parte hartu zuen, eta 2021eko Eurokoparako deitu dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]