David Andrews (Irlandako politikaria)
David Andrews (Dublin, Irlanda, 1935eko martxoaren 15a) politikaria da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1965ean hasi zuen ibilbide politikoa, Irlandako Parlamenturako Dún Laoghaireko barrutiko ordezkari gisa hautatua izan zenean. Harrezkero eta 1998ra arte, beti izan zuen aulki bat ganbera horretan. 1967ko Konstituzioa egiteko batzordeko kide aukeratu zuten. Europako Kontseiluko Batzorde Aholku-emailean parte hartu zuen, eta toki garrantzitsua izan zuen britainiarrek eta irlandarrek osatutako legegintza-taldean.
Fianna Fáil alderdi politikoaren barruan, David Andrewsek funtzio garrantzitsuak bete ditu. 1973tik 1977ra, Fianna Fáil gobernuan zela, Justizia Saileko estatu-ministro izan zen, eta, 1978tik 1979ra, Kanpo Arazoetarako ministro. 1980ko hamarkadan, Fianna Fáil alderdiak behera egin zuen krisialdi ekonomikoaren eta eskandalu politikoen eraginez, eta Fine Gäelek kendu zion aginpidea.
1990eko hamarkadan berreskuratu zuten David Andrewsek eta Fianna Fáilek protagonismoa. 1992tik 1993ra, Defentsako ministroa izan zen, eta, 1993an, Fianna Fáilen bozeramaile izendatu zuten merkataritza- eta turismo-gaietarako. 1995etik 1997ra, Kanpo Arazoetarako ministro izan zen berriro, eta, 1997an, Defentsako ministro izendatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.