David Card

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Card
David Card - Nobel prize interview screenshot (cropped).png
Bizitza
JaiotzaGuelph (en) Itzuli, 1956 (64/65 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaPrincetongo Unibertsitatea Ph.D. : ekonomia
Queen's unibertsitatea
Tesi zuzendariaOrley Ashenfelter (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Joshua Angrist
Thomas Lemieux (en) Itzuli
Christoph M. Schmidt (en) Itzuli
Jörn-Steffen Pischke (en) Itzuli
David John Zimmerman (en) Itzuli
Kevin F. Hallock (en) Itzuli
Kenneth Chay (en) Itzuli
Marcelo Neri (en) Itzuli
Michael Greenstone (en) Itzuli
Darren Lubotsky (en) Itzuli
Enrico Moretti (en) Itzuli
Olivier Deschênes (en) Itzuli
Elizabeth U. Cascio (en) Itzuli
Till Marco von Wachter (en) Itzuli
Heather North Royer (en) Itzuli
Eric Verhoogen (en) Itzuli
David Albouy (en) Itzuli
Anne Piehl (en) Itzuli
Paul Oyer (en) Itzuli
Gordon B. Dahl (en) Itzuli
Jane Leber Herr (en) Itzuli
Bing-ru Teh (en) Itzuli
Brad T. Howells (en) Itzuli
David Sang-Yoon Lee (en) Itzuli
Gregorio Silva Caetano (en) Itzuli
Sarah Rosen Frank (en) Itzuli
Kalena E. Cortes (en) Itzuli
Xu Zheng (en) Itzuli
Justin McCrary (en) Itzuli
Prasad Krishnamurthy (en) Itzuli
Maria Hedvig Horvath (en) Itzuli
Eva Olimpia Arceo Gomez (en) Itzuli
David White Silver (en) Itzuli
Stacy Ellen Sneeringer (en) Itzuli
Xiaoyu Xia (en) Itzuli
Monica Deza (en) Itzuli
Andrea Adeja Cann (en) Itzuli
Anne Nathalie Le Brun (en) Itzuli
Elizabeth Weber Handwerker (en) Itzuli
Florence Neymotin (en) Itzuli
John Robert Penrod (en) Itzuli
Michel Serafinelli (en) Itzuli
Devin Garett Pope (en) Itzuli
Attila Sandor Lindner (en) Itzuli
Edson R. Severnini (en) Itzuli
Philip Oreopoulos (en) Itzuli
Kristin F. Butcher (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Chicagoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

David Edward Card (Guelph, Ontario, 1956) kanadar-estatubatuar ekonomialaria da. 2021eko Ekonomiako Nobel Saria jaso zuen Joshua Angrist eta Guido Imbensekin batera esperimentu naturalen bidez uste orokorraren aurkako ondorio eta arrazoiak emateagatik eta emaitza horiek hobeto ulertzeko erremintak emateagatik.[1]

Queen's University Kingstonen eta Princetongo Unibertsitatean ikasi zuen. University of Chicago Graduate School of Businessen, Princetongo Unibertsitatean eta Columbiako Unibertsitatean irakaslea izan zen. Journal of Labor Economics, Econometrica eta The American Economic Reviewko editorea izan zen.

90eko hamarkadan hasi zen sakontzen immigrazioak, gutxieneko soldatak eta hezkuntzak lan munduan dituzten ondorioez. Aztertutako esparru bat gutxieneko soldatarena izan zen. Ekonomisten artean iritzi zabaldua da gutxieneko soldata igotzeak enplegua gutxitzen duela lan kostuak handitzen direlako.

Haatik, Cardek, Alan Krueger ekonomistarekin batera, AEBetako New Jersey estatuan izandako gutxieneko soldata igoeraren kasua aztertu zuen, eta ikusi zuten bestelako faktore ugarik kolokan jartzen dutela iritzi orokortu hori. Soldata apaleko sektoreak aztertu (fast food jatetxeak eta prekarizazio handiagoko industria sektoreak) eta ondorioztatu zuten ez zuela eraginik enplegu kopuruan: «Ondorio orokorra da eragin negatiboa oso txikia dela, duela 30 urte pentsatzen zen baino askoz ere apalagoa».

Cardek, halaber, immigrazioak eta hezkuntzak lan arloan dituztenondorioak aztertu ditu. Adibidez, ea unibertsitatera joateak derrigorrez etorkizunean diru sarrera handiagoak izatea ziurtatzen duen, edo zer gertatuko zatekeen lan merkatuan etorkinik ez balego. Horretarako bere tresna esperimentu naturalak izan dira; hots, esperimentua egiten duen ikerlariaren kontrolpetik at dauden zergati naturalen araberako azterlan enpirikoak. Bestalde, Angristek eta Imbensek halako ikerketen emaitzak hobeto ulertzeko erreminta metodologikoetan sakondu dut.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Senar, Joxerra. (2021-10-11). «Esperimentu naturalen eta lan munduaren arteko erlazioa aitortu dute Ekonomiako Nobel Sarian» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  2. Senar, Joxerra. (2021-10-11). «Esperimentu naturalen eta lan munduaren arteko erlazioa aitortu dute Ekonomiako Nobel Sarian» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).