David McCallum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
David McCallum
DavidMcCallumHWOFOct2012.jpg
Bizitza
Jaiotza New York1933ko irailaren 19a (84 urte)
Herrialdea  Eskozia
Familia
Aita David McCallum, Sr.
Ezkontidea(k) Jill Ireland  (1957 -  1967)
Jarduerak
Jarduerak musikaria, antzerki aktorea eta zinema aktorea
IMDb nm0564724
http://www.davidmccallumfansonline.com/

David Keith McCallum (1933ko irailaren 19a, Glasgow, Eskozia) eskoziar telebista eta zinemako aktore bat da. Batez ere, 1960eko hamarkadan The Man from U.N.C.L.E telesailan Illya Kuryakin errusiar agentea eta 1963an John Sturges zuzendariak zuzendutako The Great Escape filman kontzentrazio esparru batean dagoen Eric Ashley britainiar tenientea antzezteagatik ospetsua da, bertan Steve McQueen, James Garner, Richard Attenborough, James Donald, Charles Bronson, Donald Pleasence eta James Coburn aktoreekin batera lan egin zuelarik.

Gaur egun, CBS estatubatuar telebista katean emititzen den NCIS telesaila ospetsuan Donald "Ducky" Mallard doktorea antzeztu ohi du.

Ziurrenik Euskal Herrian 1980eko hamarkada eta 1990eko hamarkadan ETB1an euskaraz nahiz ETB2an gaztelaniaz emititu ziren The Invisible Man (1975) eta Kidnapped (1978-1979) telesailetan agertzeagatik ezaguna izango da. Lehenbiziko telesailan gizon ikustezinaren paper nagusia antzeztu zuen, bigarren telesaila berriz Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta zegoen, bertan Alan Breck Stewart eskoziar matxinatuaren papera antzezten zuelarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David McCallum Aldatu lotura Wikidatan