Edukira joan

David Peterson

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Peterson
Bizitza
Hezkuntza
HeziketaBurgosko Unibertsitatea
Oxfordeko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta historialaria

David Nicholas Scott Peterson, David Peterson bezala ezagunagoa, Burgosko Unibertsitateko doktorea da Erdi Aroko historian. Doktore tesia 2006an defendatu zuen, Frontera y lengua en el Alto Ebro: siglos VIII-XI (euskaraz: Muga eta hizkuntza Goi-Ebron: VIII-XI mendeak) izenburupean, non, besteak beste, Burgosen eta Errioxan agertzen den euskal toponimia aztertzen duen. [1][2][3] Lizentziatura, aldiz, Oxfordeko Unibertsitatean egin zuen.[4] Aurrerantzean egindako ikerlanetan ere inguru hartako euskal toponimia izan du aztergai, bai eta Arabatik inguruko lurraldeetara izandako emigrazioak toponimian izandako eragina. Lan horretarako Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlarien laguntza ere izan du.[5] EHUn, esaterako, Donemiliaga Kukulako behi-larruzko kodex galikanoaren analisian eta edizio digitalean egin du lan.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Gaztelaniaz) «David Peterson» Dialnet (kontsulta data: 2025-10-26).
  2. ↑ «DAVID NICHOLAS SCOTT PETERSON - Universidad de Burgos» investigacion.ubu.es (kontsulta data: 2025-03-25).
  3. ↑ Peterson, David Nicholás Scott. (2006). Frontera y lengua en el Alto Ebro: siglos VIII-XI. Universidad de Burgos (kontsulta data: 2025-03-25).
  4. 1 2 «CV Docente» apps.ubu.es (kontsulta data: 2025-03-25).
  5. ↑ «DAVID NICHOLAS SCOTT PETERSON - Universidad de Burgos» investigacion.ubu.es (kontsulta data: 2025-03-25).