David Randall-MacIver

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
David Randall-MacIver
Bizitza
Jaiotza Londres1873ko urriaren 31
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Erresuma Batua
Britaina Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilak 12)
Heriotza New York1945eko apirilaren 30a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak antropologoa eta arkeologoa
Kidetza Britainiar Akademia

David Randall-MacIver (Londres, 1873ko urriaren 31 - New York, 1945eko apirilaren 30a) Estatu Batuetako arkeologo eta antropologoa, jatorriz ingelesa. Oxfordeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta Egipton 1899-1901 urteetan eginiko indusketa-lanetan parte hartu zuen. Zimbabweko hegoaldeko aztarnategietan lan egin ondoren Medieval Rhodesia (Erdi Aroko Rhodesia) obra idatzi zuen. Egipton eta Sudanen egon zen 1907tik 1911ra bitartean, eta Lehen Mundu Gerra amaitu zenean, Italiara joan zen hango arkeologia gune garrantzitsuenak aztertzeko. Obra nagusiak: Villanovans and Early Etruscans (1924), The Iron Age in Italy (1927, Italia Burdin Aroan) eta Italy Before the Romans (1928, Italia erromatarren garaia baino lehen).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]