David Rudisha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
David Rudisha
David Rudisha KBC Night of Athletics 2010.jpg
Bizitza
Jaiotza Kilgoris1988ko abenduaren 17a (29 urte)
Herrialdea  Kenya
Familia
Aita Daniel Rudisha
Jarduerak
Jarduerak atleta eta distantzia erdiko korrikalaria
Atletismoa
Kirol diziplina 800 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasua Irizpidea Data M
800 metroko lasterketa munduko errekorra 100,91
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua 68±0 kilogramo
Altuera 190 zentimetro
http://www.rudishadavid.com/

David Lekuta Rudisha (Kilgoris, Kenia, 1988ko abenduaren 17a) 800 metroko lasterketa espezializatutako atleta bat da. Lortutako arrakasta handienak Olinpiar Jokoetan eta munduko txapelketan irabaztea ditu. Horretaz gain, Londresko 2012ko Olinpiar jokoetan munduko errekorra lortu zuen, 1’ 40” 91 denborarekin. 2010eko denboraldian, urteko atleta onenaren saria eman zioten.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David Rudisha, Daniel Rudisha atleta handiaren semea da. Aitak 1968an Olinpiar Jokoetan domina lortu zuen.

David Rudishak bere kirol ibilbidea 2004an hasi zuen, dekatloiko modalitatean, eta 2005ean Con O'Connel entrenatzaile irlandarrak gomendatu zion 800 metroetako espezialitatea probatzea. Bertan, munduko txapelketa juniorrean urrezko domina lortu zuen.

2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetara ezin izan zen aurkeztu, lesio baten erruz. 2009an, Berlingo munduko txapelketan finalerdietaraino heltzea lortu zuen.

Londresko Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko ekainaren 9an, lehen aldiz lasterka egin zuen txapelketa garrantzitsu batean, Diamond League txapelketan, New Yorken. 1’ 41” 12 denborarekin irabazi zuen. Ameriketako Estatu Batuetan ordu arte egin zen denborarik onena lortu zuen. Ekainaren 24an lehenengoz sailkatu zen Olinpiar Jokoetarako 800 metroko proban, Nairobin.

Londresen, 2012ko abuztuaren 9an, Olinpiar Jokoetako 800 metroko lasterketan urrezko domina lortu zuen, munduko marka hautsita, 1’ 40’’ 91 denborarekin.

Gaur egun Rudisha, 800 metroetan, munduko atletarik onena da.

Marka pertsonalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ESPEZIALITATEA DENBORA LEKUA EGUNA
400m 45, 15 s Nairobi 2013/05/03
800 m 1’ 40’’ 91 Londres 2012-08-09