David Teniers Zaharra

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Teniers Zaharra (Peter van Liesebettenen 1661eko grabatua, Peter de Molen margolan batean oinarritua)

David Teniers Zaharra flandestar pintore barrokoa izan zen (Anberes, 1582 - 1649ko uztailaren 29a). David Teniers Gaztea pintorearen aita zen. Italian ikasi zuen, Elsheimer eta Ribensekin batean. Anberesko merkatarien elkarteko maisu izan zen 1606-1607 bitartean, eta arte lanen salerosketan aritu zen luzaroan. Berak eginiko lanez ez da askorik ezagutzen. Badirudi erlijio-gaiak landu zituela gehienbat, eta aditu batzuen ustez, bereak dira semeak egindakotzat jotzen diren lan batzuk.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Teniers Zaharra Aldatu lotura Wikidatan