David Vunagi
| David Vunagi | |||||
|---|---|---|---|---|---|
2019ko uztailaren 7a - 2024ko uztailaren 7a ← Frank Kabui (en)
2009 - 2015 | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Santa Isabel Island (en) | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Guadalcanal uhartea, 2025eko martxoaren 7a (74 urte) | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | University of the South Pacific (en) Vancouver School of Theology (en) Papua Ginea Berriko Unibertsitatea | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | apezpikua | ||||
| Jasotako sariak | |||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | anglikanismoa | ||||
David Okete Vuvuiri Vunagi (Samasodu, Santa Isabel uhartea, 1950eko irailaren 5a – Okea, Guadalcanal, 2025eko martxoaren 7a) salomondar apezpiku anglikano eta politikaria izan zen. Salomon uharteetako gobernadore orokorra izan zen 2019tik 2024ra.
1976an Hezkuntza Zientifikoan diplomatu zen Hego Ozeano Bareko Unibertsitatean, eta 1982an Biologia Irakaskuntzan masterra lortu zuen Papua Ginea Berriko Unibertsitatean. Melanesiako Elizaren Selwyn Collegen irakasle izan zen eta Teologian lizentziatu zen Aucklanden 1990ean. 1998an Vancouverreko Teologia Eskolan masterra lortu zuen.
Apaiz anglikanoa izan zen Kanadan 1996tik 1998ra, eta Salomon uharteetara itzuli ondoren, irakaskuntzan jarraitu zuen. 2001etik 2008ra Temotuko apezpiku anglikanoa izan zen, eta 2009tik 2015era Melanesiako Artxidiozesiko artzapezpiku eta primatua.
2008tik 2014ra Salomon uharteetako zazpigarren gobernadore nagusia izan zen.