Dawudi Bohra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dawudi Bohrak euren jantzi tradizionalarekin

Dawudi Bohra (urduz: داؤدی بوہرہ‎) Xiismoaren azpi-sekta bat da. Dawudi Bohraren sinismenen jatorria Yemenen aurki daitezke, non Fatimitar Kaliferritik garatu zen. Bertan jazarpena izan zuten, Sunnismoarekin eta Zaidiyyahrekin zituzten ezberdintasunak zirela eta. 1530a aldera euren Dawata Indian kokatu zuten. Bohra hitza gujaratieratik dator, vehru hitzatik. Esanahia salerosketa da, eta egiten zuten lanari erreferentzia egiten dio. Dawudi hitzak Dawud Bin Qutubshahren jarraitzaileak zirelako ematen zaio, Tayyibi sektaren haustura ekarri zuen liderra.

Euren buruzagi izpirituala Dāʿī l-Muṭlaq da (arabieraz: داعي المطلق‎ "Mugarik gabeko Misiolaria"). 52. Dai al-Mutlaqaren heriotzak gatazka ekarri du. Batzuek Mufaddal Saifuddin jarraitzen dute eta beste batzuek anaia.

Dawudi Bohraren kulturan nahasketa handia dago, Yemen, Egipto, Afrika eta Indiako. Bizi diren lekuetako hizkuntza ofizialez gain, euren hizkuntza dute, Lisānu d-Dā‘wat izenekoa, pertsiar-arabiar idazkera erabiltzen duena eta urdu, gujaratiera eta persieratik eratortzen dena. Proiektu filantropiko asko garatzen dituzte munduan zehar. Komunitate txikia dira, milioi bat inguru mundu osoan, gehienak Indian. Asko Karatxin bizi dira eta diaspora dago mundu osoan zehar.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]