Dayron Robles
Dayron Robles | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Guantánamo, 1986ko azaroaren 19a (37 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Kuba | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hesilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Santiago Antúnez (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 89 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 191 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Dayron Robles (Guantanamo; 1986ko azaroaren 19a) 110 metro hesiko proban espezializatutako Kubako atleta da. 110m hesien munduko errekorra eduki zuen 12,87 segundoko markarekin.
Ibilbide Profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006an 60m hesietan txapeldunorde izan zen Moskuko Indoor Munduko Txapelketan. 2008an Munduko Pista Estaliko Atletismo Txapelketan, urrea irabazteko faboritoa izanik, kanporaketako lasterketan gelditu egin zen, irteera baliozkoa ez zela pentsatu zuelako.
Munduko errekorra lortu zuen Ostravako Meeting-ean (Txekiar Errepublika), 12 segundoko eta 87 ehuneneko markarekin (haizea: +0,9 m/s), 2008ko ekainaren 12an, Liu Xiang txinatarraren aurreko errekorra hobetuz (12,88). [1] Marka hori 2012ko irailaren 8an gainditu zuen Aries Merritt estatubatuarrak 12 segundo eta 80 ehuneneko marka eginez (haizeA: +0,3 m/s) Bruselan, Belgikan.
2008ko abuztuaren 21ean, Olinpiar txapeldun izendatu zen Pekinen. 2010ean urrezko domina irabazi zuen 60 metro hesietan Dohako Pisat Estaliko Munduko Atletismo Txapelketan. Dayronek 7,34 segundoko denborarekin irabazi zuen Terrence Trammell eta David Oliver estatubatuarren aurretik amaitzeko.
2013ko urtarrilaren 24an Kubako selekziotik ateratzea eskatu zuen, erabaki hori Santiago Antúnez bere entrenatzailea erretiratu ondoren izan zen. 26 urte zituela bere ibilbidea amaitzen zela zirudien arren, 2013ko ekainaren 8an Turinen (Italia) txapelketa profesionaletara itzuli zen, seigarren postua lortuz 13,82 segundurekin.
Hala ere, parte hartze horrek ondorioak izan zituen, Kubako Atletismo Federazioak, Alberto Juantorenaren presidentearen bidez, salaketa aurkeztu zuen Atletismo Federazioen Nazioarteko Elkartearen aurrean (IAAF), Roblesek jada erretiroa iragarri zuelako eta Kubaren izenean itzuli zelako. IAAF arauak urratzen zituen, Juantorenaren arabera. Horrez gain, Kubako federazioak AS Monaco frantziar klubaren eskaera ukatu zuen erakunde honetarako lehiatu ahal izateko.
2016ko apirilean, Kubako Atletismo Batzorde Nazionalak aitortu zuen Roblesek Kubako Atletismo Federazioaren atxikimendua zuela bere herrialdearekin lehiatzeko.
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapelketa | Lekua | Postua | Proba | Marka |
---|---|---|---|---|---|
2003 | Junior mailako Atletismo Munduko Txapelketa | Sherbrooke, Kanada | 6.a | 110 m hesiak | - |
2004 | Junior mailako Atletismo Munduko Txapelketa | Grosseto, Italia | 2.a | 110 m hesiak | - |
2005 | Erdialdeko Amerikako eta Karibeko Jokoak | Nassau, Bahamak | 2.a | 110 m hesiak | - |
2006 | Munduko Pista Estaliko atletismo txapelketa | Mosku, Errusia | 2.a | 60 m hesiak | 7,46 |
2006 | Erdialdeko Amerikako eta Karibeko Jokoak | Cartagena, Kolonbia | 1 | 110 m hesiak | 13.12s CR |
2007 | Munduko atletismo txapelketa | Osaka, Japonia | 4.a | 110 m hesiak | 13.15 |
2007 | IAAF Munduko Atletismo Finala | Stuttgart, Alemania | 1 | 110 m hesiak | 12.92s CR |
2008 | Golden Spike Meeting-a | Ostrava, Txekiar Errepublika | 1 | 110 m hesiak | 12.87s WR |
2008ko Pekingo Olinpiar Jokoak | Beijing, Txina | 1 | 110 m hesiak | 12,93 s | |
2009 | Erdialdeko Amerikako eta Karibeko Jokoak | Habanera, Kuba | 1 | 110 m hesiak | 13.18s |
2010 | Munduko Pista Estaliko atletismo txapelketa | Doha, Qatar | 1 | 60 m hesiak | 7.34s CR |
Marka pertsonalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Proba | Marka | Urtea | Oharrak |
---|---|---|---|
50 metro hesi | 6,39 s | 2008 | |
60 metro hesi | 7,33 s | 2008 | |
110 metro hesi | 12,87 s | 2008 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Dayron Robles, récord mundial en 110 vallas | Más Deporte | deportes | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Liu Xiang |
110m hesien Munduko Errekorduna 2008 ekainaren 12a - 2012ko irailaren 7a |
Ondorengoa Aries Merritt |
Aurrekoa Liu Xiang |
110m hesien Olinpiar Txapelduna Pekin 2008 |
Ondorengoa Aries Merritt |