De Quervainen tenosinobitis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
De Quervainen tenosinobitis
Τενοντοθηκίτις Αντίχειρος De Quervain, ανατομία.jpg
Deskribapena
Motalanbide gaixotasuna, artropatia
stenosing tenosynovitis (en) Itzuli
EspezialitateaErreumatologia
Identifikatzaileak
GNS-10-MKM65.4
GNS-9-MK727.04
DiseasesDB3472
MeSHD053684
Disease Ontology IDDOID:14107

De Quervainen tenosinobitisa, erpuruaren tendoien arazo bat da. Fritz de Quervain zirujau suitzarrak deskribatu zuen lehenengo aldiz 1895ean.[1]

Arazoa erradioaren estiloides apofisiaren ondoan gertatzen da, eskuaren muskulu extentsoreek erabiltzen duten eraztun fibro-oseo batean (retinaculum musculorum extensorum manus). Zehatzago esanda, eraztun honek dituen konpartimenduen arteko lehenean; bertatik abductor pollicis longus eta extensor pollicis brevis muskuluen tendoiak igarotzen dira. Arazoa tendoi hauek eta bere baitan hartzen dituen estalkiaren zuntzak handitzean datza. Normalean arazoa gradualki etortzen da.[2]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Radio eta kubito hezurren ebakiera, eskumuturraren gainean.

De Quervainen sindromearen jatorria ez dago argi; batzuen ustez, esgintze txiki errepikatu mekanismo batekin zerikusia izan dezake,[3] Faktore inflamatorioa ez da handia izaten; arazoaren garapenean pixu handiagoa izaten du tendoien elkar igurtziak.[4]

Eztabaida dago esku lanak izan dezakeen paperari buruz;[5] ez baita kausa-efektu erlazio argirik aurkitu.[6] Halere, sindromearen garapenean eragin dezaketen hainbat faktore deskribatu dira, hala nola eskuaren mugimendu errepikakorrak (torloju-harien lotzeko mugimenduak, eta beste[7]), erpurua extentsioan eta abdukzioan luzaroan mantentzea, ordenagailuaren arratoia eta teklatua,[5] traumak,[8] telefono mugikorretan mezuak idaztea,[9] kontsoletan jokoan aritzea ("nintendinitis"),[10] faktore erreumatikoak,[11] eta zenbait aisialdi aktibitate hala nola txirloetan, golfean, kainabera arrantzan, pianoan, josten ala puntuan aritzea.[12]

Emakumeen artean ugariagoa da,[1] bereziki haurdunaldiaren inguruan, aldaketa endokrinoak eta likido-erretentzioa direla medio.[13]

Klinika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heichhoffen testa.

Sintoma nagusia mina da, estiloide erradialen mailan (eskumuturraren erpuru aldean), besaurrera ere irradia daitekeelarik. Pazienteak ezin izaten du eskua erabili, eta eskumuturreko eta erpuruko mugimenduekin mina handitzen da, batez ere gauza astunak eskutan hartzean.[14]

De Quervainen tenosinobitisaren diagnostikoa historia kliniko, esplorazio fisiko eta sintomei begira egiten da:

  • Mugimendu mingarriak: erpuruaren extentsioa (bereziki eskumuturra flexio dortsalean eta abdukzioan dagoela).
  • Sakatzean mina: erradioaren estiloidean eta inguruko tendoiak.
  • Hantura egon daiteke.
  • Erpuruaren adukzioa gehi eskumuturraren alboratze kubitala positiboa: izan Heichhoffen testa (erpurua beste hatzamarrekin helduta) zein Finkelsteinen testa (erpurua heldu barik).[15]

Halere, beste zenbait proba egin daitezke beste patologiak baztertzeko, hala nola X izpiak (frakturak, higadura artikularra). Izan ere, sintomak antzekoak izan daitezke zenbait osasun arazotan: trapezio eta lehen metakarpianoaren arteko artikulazioaren arazoak, intersekzio sindromea (gorago gertatzen den tendinopatia bat, APL eta EPB muskuluek extensor carpi radialis longus muskulua gainetik zeharkatzen duten lekuan) edo radialis nerbioaren adal superfizialaren konpresioa, kasu.[16]

Finkelsteinen maniobra positiboa da. Zeinu kliniko hau patognomonikotzat hartu izan bada ere,[17] badira antzeko sintomak eman ditzaketen hainbat patologia, eta esplorazio fisikoaren bitartez haiengandik bereiztea komeni da.[14]

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muskulu-eskeletu arazo askotan gertatzen den bezala, De Quervainen sindromearen tratamendua konbentzioetan gehiago oinarritzen da, ebidentzian oinarritutako medikuntzan baino.

Hasieran, De Quervainen sindromeari ematen zitzaion soluzio bakarra kirurgikoa zen: retinakulua ebatea, narritatutako tendoiek leku gehiago izan zezaten.[2] 1955ean, Jarrod Ismond osagileak kortikosteroide injekzioak erabili zituen estrainekotz,[18] eta harrezkero tratamendu kontserbatzailea lehenetsi zen kirurgikoaren aldean.[19] 2013an argitaratutako errebisio eta metaanalisi batek ondorioztatu zuen kasuen %50etan kortikosteroideen infiltrazioak eragin mesedegarria duela.[20]

Erpurua eta eskumuturra ferula edo ortesi bidez immobilizazioa ere erabiltzen da.[2] Halere, ebidentziaren arabera tratamendu honek ez du farmako antiinflamatorioek baino eragin hoberik.[21][22]

Pedagogia ergonomikoaren bidez, eguneroko mugimenduetan muskulu hauen erabilpena moldatu daiteke, lesio mekanismoa arinduz.

Terapia fisikoak (hotza, beroa, elektroterapia, laserra, ultrasoinua...) erabiltzeak, askotan, arazoa hobetzen du eta infiltrazio eta kirurgia ez dira beharrezkoak izaten.

Kontuan hartu behar da, baita ere, tendinopatia guztiek bezala De Quervainen sindromea berez sendatzeko joera izaten duela, muskuluen eta tendoien birsortze prozesuen ondorioz.

Tratamendu kontserbadorearekin hobekuntzarik ez dagoenean, kirurgia erabil daiteke.Tratamendu honek kasu gehienetan emaitza onak izaten ditu,[23] nahiz eta radialis nerbio sentsiblea hondatzeko arriskua egon.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Satteson, Ellen; Tannan, Shruti C.. (2020). «De Quervain Tenosynovitis» StatPearls (StatPearls Publishing) PMID 28723034. (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  2. a b c Hubbard, Matthew J.; Hildebrand, Bernard A.; Battafarano, Monica M.; Battafarano, Daniel F.. (2018-06). «Common Soft Tissue Musculoskeletal Pain Disorders» Primary Care 45 (2): 289–303. doi:10.1016/j.pop.2018.02.006. ISSN 1558-299X. PMID 29759125. (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  3. van Tulder, Maurits; Malmivaara, Antti; Koes, Bart. (2007-05-26). «Repetitive strain injury» Lancet (London, England) 369 (9575): 1815–1822. doi:10.1016/S0140-6736(07)60820-4. ISSN 1474-547X. PMID 17531890. (Noiz kontsultatua: 2020-08-02).
  4. Weiss, A. P.; Akelman, E.; Tabatabai, M.. (1994-07). «Treatment of de Quervain's disease» The Journal of Hand Surgery 19 (4): 595–598. doi:10.1016/0363-5023(94)90262-3. ISSN 0363-5023. PMID 7963313. (Noiz kontsultatua: 2020-08-08).
  5. a b (Ingelesez) Andréu, José-Luis; Otón, Teresa; Silva-Fernández, Lucía; Sanz, Jesús. (2011-02-01). «Hand pain other than carpal tunnel syndrome (CTS): The role of occupational factors» Best Practice & Research Clinical Rheumatology 25 (1): 31–42. doi:10.1016/j.berh.2010.12.001. ISSN 1521-6942. (Noiz kontsultatua: 2020-08-02).
  6. Stahl, Stéphane; Vida, Daniel; Meisner, Christoph; Lotter, Oliver; Rothenberger, Jens; Schaller, Hans-Eberhard; Stahl, Adelana Santos. (2013-12). «Systematic review and meta-analysis on the work-related cause of de Quervain tenosynovitis: a critical appraisal of its recognition as an occupational disease» Plastic and Reconstructive Surgery 132 (6): 1479–1491. doi:10.1097/01.prs.0000434409.32594.1b. ISSN 1529-4242. PMID 24005369. (Noiz kontsultatua: 2020-08-02).
  7. Petit Le Manac'h, Audrey; Roquelaure, Yves; Ha, Catherine; Bodin, Julie; Meyer, Geraldine; Bigot, Frederic; Veaudor, Martin; Descatha, Alexis et al.. (2011-09). «Risk factors for de Quervain's disease in a French working population» Scandinavian Journal of Work, Environment & Health 37 (5): 394–401. doi:10.5271/sjweh.3160. ISSN 1795-990X. PMID 21431276. (Noiz kontsultatua: 2020-08-02).
  8. «Instituto Nacional de Higiene y Seguridad en el Trabajo: Enfermedades profesionales relacionadas con los trastornos musculoesqueléticos.» web.archive.org 2015-05-27 (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  9. Ali, Maryam; Asim, Muhammad; Danish, Syed Hasan; Ahmad, Farah; Iqbal, Afsheen; Hasan, Syed Danish. (2014-05-08). «Frequency of De Quervain’s tenosynovitis and its association with SMS texting» Muscles, Ligaments and Tendons Journal 4 (1): 74–78. ISSN 2240-4554. PMID 24932451. PMC 4049654. (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  10. Koh, T. H.. (2000 Dec 4-18). «Ulcerative "nintendinitis": a new kind of repetitive strain injury» The Medical Journal of Australia 173 (11-12): 671. ISSN 0025-729X. PMID 11379534. (Noiz kontsultatua: 2020-08-08).
  11. «De Quervain's Tendinosis - Symptoms and Treatment - OrthoInfo - AAOS» www.orthoinfo.org (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  12. O'Neill, Carina J (2008). "de Quervain Tenosynovitis". In Frontera, Walter R; Siver, Julie K; Rizzo, Thomas D (eds.). Essentials of Physical Medicine and Rehabilitation: Musculoskeletal Disorders, Pain, and Rehabilitation. Elsevier Health Sciences. pp. 129–132. ISBN 978-1-4160-4007-1.
  13. Allen, Scott D; Katarincic, Julia A; Weiss, Arnold-Peter C (2004). "Common Disorders of the Hand and Wrist". In Leppert, Phyllis Carolyn; Peipert, Jeffrey F (eds.). Primary Care for Women. Lippincott Williams & Wilkins. p. 664. ISBN 978-0-7817-3790-6.
  14. a b (Gaztelaniaz) Larrañaga, Oier Gorosabel. De Quervain | Aixebe & Abante Fisioterapia. (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).
  15. Wu, Feiran; Rajpura, Asim; Sandher, Dilraj. (2018-08). «Finkelstein's Test Is Superior to Eichhoff's Test in the Investigation of de Quervain's Disease» Journal of Hand and Microsurgery 10 (2): 116–118. doi:10.1055/s-0038-1626690. ISSN 0974-3227. PMID 30154628. PMC 6103758. (Noiz kontsultatua: 2021-06-14).
  16. (Ingelesez) «Arm pain Causes» Mayo Clinic (Noiz kontsultatua: 2020-08-07).
  17. «EL EXAMEN CLINICO CONCEPCIÓN GENERAL» web.archive.org 2015-11-23 (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  18. Christie, B. G.. (1955-06-25). «Local hydrocortisone in de Quervain's disease» British Medical Journal 1 (4929): 1501–1503. doi:10.1136/bmj.1.4929.1501. ISSN 0007-1447. PMID 14378608. PMC 2062331. (Noiz kontsultatua: 2020-08-08).
  19. McKenzie, J. M.. (1972-12-16). «Conservative treatment of de Quervain's disease» British Medical Journal 4 (5841): 659–660. doi:10.1136/bmj.4.5841.659. ISSN 0007-1447. PMID 4645899. PMC 1786979. (Noiz kontsultatua: 2020-08-08).
  20. Ashraf, MO; Devadoss, VG (22 January 2013). "Systematic review and meta-analysis on steroid injection therapy for de Quervain's tenosynovitis in adults". European Journal of Orthopaedic Surgery & Traumatology: Orthopedie Traumatologie. 24 (2): 149–57. doi:10.1007/s00590-012-1164-z. PMID 23412309.
  21. Peters-Veluthamaningal, C; van der Windt, DA; Winters, JC; Meyboom-de Jong, B (8 July 2009). "Corticosteroid injection for de Quervain's tenosynovitis" (PDF). The Cochrane Database of Systematic Reviews (3): CD005616.
  22. (Ingelesez) Coldham, F.. (2006). The use of splinting in the non-surgical treatment of De Quervains disease: a review of the literature. Centre for Reviews and Dissemination (UK) (Noiz kontsultatua: 2020-08-08).
  23. Weiss, A. P.; Akelman, E.; Tabatabai, M.. (1994-07). «Treatment of de Quervain's disease» The Journal of Hand Surgery 19 (4): 595–598. doi:10.1016/0363-5023(94)90262-3. ISSN 0363-5023. PMID 7963313. (Noiz kontsultatua: 2020-08-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]