De architectura

Wikipedia, Entziklopedia askea
De architectura
Jatorria
Egilea(k)Vitruvio
Sorrera-urteaK.a. I. mendea
IzenburuaDe architectura
Ezaugarriak
Genero artistikoatratatua
Hizkuntzalatina
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

De Architectura (euskaraz Arkitekturaz) edo Arkitekturaren 10 liburuak ezagutzen den arkitektura tratatu zaharrena da, garai klasikotik iritsi zaigun tratatu bakarra, Vitruvio arkitekto, idazle eta teorialari erromatarrak idatzia K.a. I. mendean. Idatzi hau, garai klasikoko pentsaeraren eta bizitzaren inguruaren adierazle da. Antzinate klasikoan idatzitako tratatu honek ondoren garatuko den arkitektura tratatuen eta pentsakeraren oinarriak ezarriko ditu.

Vitruviok giza gorputzaren neurriak behatu eta aztertu ondoren, proportzio hauek arkitekturekin uztartu zituen. Hirien eta hauen arkitekturen neurri zehatzak emateaz gain, garaiko diskurtso politiko eta sozialaren isla da, azkenean, arkitektura praktika honek azpimarratzen zituen arauak gizartean oinarritutako arau politiko eta moralak adierazten zituelako.

Vitruviorentzat edertasun kanona, giza proportzioen antolaera armoniotsuan datza. Gizakien proportzio orekatsu hau, garaiko eraikinetan isladatu behar zirela aldarrikatu zuen.

Bere tratatuaren lehenengo liburuan, Vitruvio, arkitektura eta arkitektoaren izaera liberalaz mintzatzen da. Teorialari honen ustez, arkitekturak alde praktikoa izateaz gain alde teorikoa bazuen. Hori dela eta, arkitekto on batek garaiko Trivium (Hizkuntz jasoak, Historia, Filosofia..) eta Cuadrivium-ak (Artimetika, Geometria, Optila, Astronomia..) menperatu behar zituen. Ideia hauek, Cuattrocento eta Cinquecento-ko Italiako pentsalari eta humanistetan sakonki errotu ziren. Modu honetan, Vitruvioren Arkitekturaren hamar liburuak errenazimendu garaian, artista askorentzako funtsezko iturri bilakatu zen. Hala nola: Brunelleschi, Alberti, Leonardo Da Vinci... tratatu hau abiapuntutzat hartuko zuten beraien arkitektura eta pinturaren lenguai artistikoa garatzerako orduan. Liburu honetan agertzen diren ideiak oso aipagarriak eta baliagarriak dira. Hala ere, ideiarik azpimarragarriena, aldez aurretik aipatutako eraikuntzetan giza proportzio harmoniotsuen uztartzearen beharrarena izango zen. Hamar liburuetatik hirugarren liburuarenlehenengo kapituluan azaltzen da ideia hau:. “Etzanda dagoen gizon batek besoak eta hankak izar baten modura luzatzen baditu eta zilborraren erdian konpas batekin borobil bat marrazten bada, gorputz-adar guztiek marraztutako zirkuluan modu perfektu batean bat etortzen direla ikusiko da. Berdina gertatuko litzateke etzanda dagoen gizon horren inguruan karratu bat marraztu ezkero; oinplantetik burugaineraino eta hanketatik besoetarainoko distantzia karratu perfektu bat sortuko duela ikusiko da”.

Hori dela eta, esan genezake K.a. I mendean idatzitako tratatu honek, Antzinate Klasikoko arkitektura eta pentsakera ezagutzeko iturri ezinbestekoa izateaz gain, ondorengo garaietan garatuko den pentsakeran izugarrizko pisua izan zuen. Esan bezala, Brunelleschi, Alberti, Leonardo Da Vinci.. bezalako genioek Vitruviok zabaldutako bidetik abiatuz ondorengo garaietan garatuko den arkitektuaren inguruko pentsakera baldintzatuko du.

Liburuaren garrantzia historian zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu honen berreskurapena Erdi Aroan eman zen arren, Berpizkundean eduki zuen berebiziko garrantzia garaiko intelektual eta artisten artean. Intelektual hauek, kultura klasikoa eta, batik bat, kultura erromatarren ideia artistikoen lorratza jarraitzen zuten, etengabeko ideal klasiko baten bila. Arte hitzarmena berebiziko garrantzia izan zuten eta funtsezko tresna bilakatu ziren Antzinateko ideiak berreskuratu eta garatzeko orduan.

Erdi Aroko hainbat autoreen aipu eta idatzietan ikusia izan den bezala, jada, badakigu Erdi Arotik ezaguna zela hitzarmen hau. Vitruvioren lana aipatzen duen idatzirik zaharrena IX. mendekoa dugu , baina aurretik aipatu bezala, XV.mendean da testuak 1 garrantzi gehien hartzen duen garaia. Berenganatutako garrantziak, testua ulertzeko era aldatu zuen, batzuetan Erdi Arotik distantzia nabarmen bat markatzeko eta bestetan, Antzinate Klasikotik Errenazimendura posible izan zitekeen jarraikortasun bat bilatzeko.

De architectura liburuaren lehen obra inprimatua Giovanni Sulpicio da Veroli filologoak argitaratu zuen 1486. urte inguruan. Momentu honetatik aurrera, Vitruvioren idatziak garaiko intelektualentzako arkitektura erreferentzia liburu bilakatu zen, alde teoriko zein praktikoa jorratzen zuen lehen tratatua zelako. Vitruvioren liburu originalean, badakigu irudiak ipini zituela arkitektoen lana errazteko, hala ere, galdu egin ziren. Lehenengo edizio ilustratuak Fra Giocondok ( 1511) eta Cesare Cesariano - k ( 1521) egin zituzten. Vitruvioren tratatuak izaera atenporala zuen, garrantzia handitzen zitzaion urtez urte. XVIII. mendeko Ortiz y Sanz-en Vitruvioren Arkitekturaren 10 liburuen edizioa Madrilgo

Arte Ederretako San Fernando Akademiarako kode kanonikoa bilakatu zen. Hala ere, garai honetatik aurrera Vitruvioren tratatuak izaera historiko eta filologikoa mantendu arren, arkitektura praktikoarentzako garrantzia galdu egin zuen.

Vitruvioren idatziak erromatar garaiko arkitekturaren corpus teorikoa erakusten digun eskeleto kontzeptual oso konplexu batez osatua dago. Eskeleto hau osatzen duten firmitas, utilitas eta venustas - soiltasuna, erabilgarritasuna eta edertasuna- moduko terminoek arkitektura disziplinaren benetako printzipio teoriko eta praktikoak bilakatu ziren. Arestian aipatu bezala, kontzeptu hauek Errenazimenduan berenganatu eta XVIII. menderarte arkitekturaren bidea markatu zuten. Artista askorentzako dogma, inspirazio iturri eta jakinduria liburu bilakatu zen, Antzinate erromatarreko benetako bitxi filologiko, historiko eta artistikoa izanik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]