De revolutionibus orbium coelestium

Wikipedia, Entziklopedia askea
De revolutionibus orbium coelestium
De Revolutionibus manuscript p9b.jpg
Jatorria
Egilea Nikolas Koperniko
Argitaratze-data 1543
Jatorrizko izenburua De revolutionibus orbium coelestium
Jatorrizko herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
Argitaletxea Johannes Petreius (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoa tratatua
Hizkuntza latina
Nori eskainia Paulo III.a
Egile-eskubideak jabetza publiko eta jabetza publiko
Argumentu nagusia Astronomia, Copernican Revolution (en) Itzuli eta Heliozentrismoa

De revolutionibus orbium coelestium (gorpu zerutiarren translazioaz) Nikolas Koperniko astronomoaren oinarrizko obra da. Bertan Ptolomeoren teoria geozentrikoa gaindituz, hasiera batean kalkulu matematikoak gainditu eta gerora ondorio filosofiko handiak ekarriko dituen teoria heliozentrikoa aurkezten du. 1506an hasia eta 1531 amaitua, astronomaren heriotza urtean argitaratu zen 1543an Poulo III.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1543 edizioa(Liejako unibertsitatea)

Kopernikok eskuizkribu batean aurkeztu zuen lehen aldiz bere sistema. Commentariolus izenaz ezagututako testu hau esoterikoa izan zen, hau da,lagunen artean banatu zen publikora aurkeztu gabe. Historialari gehienen ustetan 1510 inguruan idatzia izan zen Italiara egindako bidaia baten ondoren. Autoreak Lurraren eta gainontzeko planeten mekanika sistema Ptolemaikoan erabiltzen ziren kalkulu sinpleagoekin azal zezakeela aurresan zuen testu honetan.

Sistema heliozentrikoa garatzeko Muʾayyad al-Dīn al-ʿUrḍī-en Urdi Lemmaz baliatu zen. Horrela ekuante ptolomeikoa baztertzea lortu zuen. Ekuante honen bidez, Ilargia, Eguzki eta gainontzeko planeten abiadura eta norabide aldaketak azaltzen ziren. Predikzio egokiak egiteko balio izan zuen Pergako Apololoniok k.a.II mendean asmatu zuenetik; hala ere, kalkuluak oso konplexuak ziren. Izan ere, teoria geozentrikoak beharrezkoak ez ziren kalkuluak egiten zituen errealitatearen ezagutza oker baten ondorioz.

Johanes Schoner-ek Merkurioren behaketak eskeini zizkion, 45 guztira eta 14 longitude eta latitudearekin. Hoietatik Kopernikok hiru erabili zituen De revolutionibusean.

Eskuizkribuaren ale bakarra iritsi da gaur egun arte bere ikasle izandako Georg Joachim Rheticusen eskutik.

1539an, Rheticus, Frombork-era iritsi zen Kopernikorekin ikasteko. Eskuizkribua irakurri eta berehala lapurpen baten bidez bere irakasleorde izandako Schoner astronomoari Kopernikoren teoria azaldu zion gutun baten bidez 1540an. Teoriak jasotako onespenari esker Kopernikok bere obra publikora aurkeztea erabaki zuen. 1542an trigonometriaren inguruko tratau bat argitaratu zuen. Azkenik, bere oinarrizko obra aurkeztea onetsi zuen. Tiedeman Giese obispoari eskeini zion liburua, Nurenbergera bidali eta Johannes Petreius-ek imprimitzeko. Autorearen heriotza baina hilabete gutxi lehenago argitaratu zen 1543an.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

De rovolitiuonibus sei liburutan banata zen.

  • I Liburua: 1-11 kapituluetan teoria heliozentrikoaren oinarri orokorrak aurkezten dira. Gorpu zerutiarren mogimendu zirkularra, eta Lurraren bere buruarekiko rotazioa azaltzen dira. Horrez gain, teria geozentrikoaren zergatia aurkezten du, Grezian izandako jatorriaren justifikazioa.
  • II Liburua: astronomia esferikoaren fundamentuak aurkezten dira ondorengo kapituluen oinarri gisa. Gainera, izar finkoen mapa bat egiten da.
  • III Liburua: ekinozioen aldaket azaltzen du eta hauek eguzkiarekiko mogimensuan duten eragina.
  • IV Liburua: Ilargia eta bere mogimendua azaltzen da.
  • V Liburua: Teoria heliozentrikoaren araberako izar finkoen posizioaren kalkulua azaltzen da. Bost planeten kalkulua ere gehitzen du.
  • VI Liburua: Eguzki sistemak osatzen duen planoarekiko planetek duten posizioa azaltzen da

Teoria iraultzailea izan bazen ere, Kopernikok ez zuen lortu garaiko sinismen faltsu batzuei aurre egitea. Hauen artean orbiten mogimendu zirkularra. Kosmologiak ere antzekoa izaten jarraitzen zuen Eguzkiak Lurraren leku pribilegiatua hartu bazuen ere. Unibertsua zortzi esferaren bidez azaltzen zuen. Azkenekoan izar finkoak aurkitzen ziren eta erdigunean Eguzkia geldirik. Erdigunetik kanpoaldera, ondorengo ordena mantentzen zuten planetek; Merkurio, Artizarra, Lurrra, Marte, Jupiter, Saturno. Ilargiak ,ordea, Lurraren inguruan egiten zuen bira. Teoria geozentrikoan Eguzkiak ematen zuen itxurazko bira Lurraren bere gaineko biraz azaltzen zuen.

Ad lectorem[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andreas Osiander predikalari lutherarra izan zen obreran gainbegiratze eta inprimaketa lanaz arduratu zena. Obraren eduki iraultzaileaz ohartuta eta bereziki elizaren ikuspegiarekiko zituen kontraesan ondorioz, Ad lectorem izaneko gutuna gehitu zuen. Honetan, teoriaren balio matematiko teknikoa goraipatzen zuen errealitatearekiko azalpena ukatzen zuen bitartean. kalkuluak egiteko tresna modura goraipagarria zela onartzen zuen baina errealitatearen azalpen bezala baliozkoa ez zela azaltzen zuen, elizaren ikuspegia mantenduz. Gutuna oso polemikoa izan zen, autorearen asmoaren gainetik berea kokatzen zuelako mezua aldatuz.

Obraren aurreko harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburua argitaratu zenenan laurehun aletan egin zen eta ez ziren guztiak amaitzera ere iritsi. Kopernikok, teknikoki oso era konplexuan idatzi zuen liburua, astronomoentzat ez ezik beste guztientzat irakurgaitz eginez. Hau ez zen kasualitaztez gertatu, astronomoen artean banatua izan zenez, blasmemia leporatzeko arriskua murriztu zuen. Gainera, Osiander predikalariaren gutunak mezua aldatu bazuen ere blasfemia delitutik urrundu zuen. Hala ere, publikazioaren aurretik hasi ziren obraren aurkako kritikak. Badirudi Martin Lutero 1539an zorotzat jo zuela, Lurraren gune pribilegiatua kuestionatzera hausartu zelako.

Argitaratu eta lehen mendean jasotako kritika gehienak negatiboak izan ziren. 1546an Giovanni Maria Tolosani elizgizonak liburu bat idatzi zuen honen aurko. Unibertsitate katliko gehienek sakrilegotzat zuten obra. Protestanteek ere, bereziki Lutero eta Kalbinok, gogor kritikatu zuten idatzi sakratuen aurko zioala leporatuz. Harritzekoa da, bestalde, Salamankako unibertsitatean izan zuen harrera; 1561ean aukerako irakurketa zen eta 1594 derrigorrezkoa. Eliz ingurutik kanpo nahiko harrera ona izan zuen, horrela, astronomo, itsasgizon eta pentsalari askok teoria berria Ptolomeoren geozentrismoaren ordez erabiltzen hasi ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]