2017-18 denboraldian taularen erdialdean gelditu bazen ere mailari uko egitea erabaki du[2] eta Gipuzkoako erregionalera itzuli zen. 2019an Aloña Mendi talde oñatiarra batu zen proiektura.
2020an berriz igo zen Euskal Ligara. Hurrengo denboraldian aurreneko partidua jokatzeari uko egin zion COVID-19 pandemia egoeran segurtasun nahikorik ez zegoela iritzita. Zigortua izan zen orduan eta Federazioak ligan jarraitzeko debekua ezartzeaz gain mailaz jeitsiarazi zuen taldea, eta hurrengo denboraldian berriz igotzea ere debekatu zien[3]. Ordutik Gipuzkoako erregionalean dabil.
2023an Arrasatek proiektua uztea erabaki zuen eta 2023-24 denboraldirako bere talde propioa ateratzea. Leintz Arizmendi taldeak Arizmendi, Aretxabaleta eta Aloña Mendirekin jarraituko du aurrera[4].