Deborah Ellis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deborah Ellis
Deborah Ellis.jpg
Bizitza
JaiotzaCochrane (en) Itzuli1960ko abuztuaren 7a (62 urte)
Herrialdea Kanada
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HizkuntzakLiroy (en) Itzuli
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, haur literatura idazlea eta bakearen aldeko aktibista
Lantokia(k)Toronto
Jasotako sariak
Genero artistikoahaur literatura
gazte literatura

deborahellis.com
Facebook: deborahellisauthor Twitter: DebEllisAuthor Edit the value on Wikidata

Deborah Ellis (Cochrane, Kanada, 1960ko abuztuaren 7a) kanadar idazlea eta aktibista da, eta gazte-gaztetatik egon da justizia ekonomiko, mugimendu bakezale eta emakumearen eskubideen aldeko borrokarekin konprometitua.

Gazteentzako bere lehenengo nobela, 1999an argitaratua, urteko liburu izendatu zuen Kanadako Bibliotekarien Elkarteak. Gaur egun, buruko osasunerako aholkulari lanetan diharduten du Toronton.

Gerrateko ogia idatzi aurretik, Deborah Ellisek hainbat hilabete eman zituen emakume eta neska afganiarrekin hizketan Pakistango eta Errusiako errefuxiatuen kanpamentuetan. Han egon zen bitartean, Kabulgo neska baten ama eta ahizpa ezagutu zituen. Bi hauen ahotik jakin zuen nola neskak mutil arropak jantzi eta ilea moztu zuen azokan gauzak saltzeko eta horrela, familia mantendu ahal izateko. Horrek pentsarazi zion nolako ahalmen handia duten neska-mutikoek ausartak izateko eta bizirauteko, heldu gehienek beraien etorkizuna itotzeko azpilana egiten duten momentuetan.

Beraz, gai horretan oinarritu egin zen Gerrateko ogia liburua idazteko.

Idazle kanadarrak argitaratutako liburu gehienak, arazo ekonomiko edo eskubide gutxi dituzten herrialdeetan berak ikusitakoa edota arazo horien biktimekin hitz egindakoari buruzkoak dira.