Decimatio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Decimatio. William Hogarthen margolana, Beaver's Roman Military Punishments (1725)

Decimatio (latinez: decimatio = "hamarrenaren akabatzea"; decem = "hamar") Erromatar Armadako zigor ankerrenetako bat zen. Salbuespeneko neurria zen, koldarkeria ala matxinada kasuetan ezartzen zena. Izendapena hamar soldaduetatik bat hiltzean zetzala datza.

Honetan, koldarkeria erakutsi ala matxinatutako legioaren kohortea edo kohorteak gainontzeko guztietatik isolatu, eta hamar soldadus osatutako taldeetan banatzen zen. Talde bakoitzean soldaduek zigortua nor izango zen beren artean zotz egitera derrigortuak zeuden, bat hautatua izan zedin (bere maila militarra zein zen axolarik gabe). Gainontzeko bederatzi soldaduek hautatutako soldadua bortizki hiltzera derrigortuak zeuden, nagusiki harrikadaka edo makilkada.

Gainontzeko soldaduak legioaren kanpamentutik kanpo lo egitera zigortuak zeuden, gerra garaian oso arriskutsua izan zitekeen zigorra, etsaien erasoen mende gelditzen baitziren.[1]

Ustez, zigor honek bizirik gelditutako soldaduei eskarmentua eman eta gainontzeko kohorteetako soldaduengan diziplina ezartzeko balio zuen, heriotza zoriaren araberakoa eta beren kideen eskutik baitzetorren. Halere, zigor honen alde txarra legioaren espiritua apurtu eta soldaduen arteko elkartasunaren desegitea ekar zezakeela da, gainera zigorra ezartzen zuten ofizialekiko begirune edo menpekotasun eza ere ekar zezakeen, etorkizunean matxinada berrietarako hazia ereinez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Watson, G. R. (1969) The Roman Soldier Ithaca: Cornell University Press 119. orrialdea .