DeepSeek
DeepSeek | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen ofiziala | DeepSeek, 杭州深度求索人工智能基础技术研究有限公司 eta 深度求索 |
Mota | Startupa, teknologia konpainia eta negozioa |
Jarduera sektorea | Informazio teknologia eta adimen artifiziala |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Enpresa pribatu |
Jabea | High-Flyer |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 2023ko maiatza |
Sortzailea | |
Sorlekua | Hangzhou |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() |
DeepSeek (txineraz: 深度求索, Shēndù Qiúsuǒ) adimen artifizialeko enpresa txinatar bat da, kode irekiko hizkuntza eredu handiak (LLMak) garatzen dituena. Txinako High-Flyer inbertsio funts libreak soilik finantzatzen du enpresa. DeepSeek zein High-Flyerrek Txinako Hangzhou herrian (Zhejiang) dute egoitza.
2025eko urtarrilean, konpainiak nazioarteko arreta irabazi zuen DeepSeek R1 bere hizkuntza-ereduarekin eta elkarrizketa-sistemarekin emaitza onak lortu zituelako, baina 27 aldiz merkeago izan zen sistema hori garatzea, orduan indarrean zeuden AA sistemak baino (OpenAIren ChatGPT, Claude, Gemini, Latxa, Llama, Llama-eus-8B...).[1][2][3][4]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023ko apirilean, finantza-transakzioetarako adimen artifizialeko eredua (high-frequency trading) erabiltzen duen Hangzhou izeneko fondoak bere sortzailea den Liang Wenfeng-en bidez iragarri zuen DeepSeek izeneko adimen artifizialeko enpresa independentea abiaraziko zuela, adimen artifizial orokorra garatzeko eta merkaturatzeko helburuarekin.
2023ko azaroan, DeepSeek-ek bere lehen eredua jarri zuen abian, DeepSeek Coder izenekoa, iturburu-kodeen sorreran eta ulermenean espezializatua.
Urte bereko azaroaren 29an, DeepSeek-ek bere lehen txatbot-a abian jarri zuen DeepSeek LLM izeneko hizkuntza-eredu handia erabiliz, guztira 67 bilioi parametro, iturri libre eta irekia izan zen.
2024ko maiatzaren 7an, DeepSeek-ek DeepSeek V2 jarri zuen abian. Oraingoan 236 bilioi parametro jaso zituen eta erabilitako 21 bilioi parametro aktibatu litezkeen token bakoitzeko. Hurrengo hilabetean, DeepSeek-ek DeepSeek Coder-en bigarren bertsioa kaleratu zuen DeepSeek V26 izenekoa .
2024ko abenduan, Deepseek-ek DeepSeek V3 jarri zuen abian, aurreko bertsioa ordezkatu zuena eta lineako beste hizkuntza batzuen alternatiba izan nahi zuena.
2025.eko urtarrilaren 20an, DeepSeek R1 izeneko lehen arrazoiketa ereduaren merkaturatzea iragarri zuen, arrazoiketa-kate bat erabiliz, kontsultarako urrats logikoak garatuz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Intxausti Castiñeira, Nerea. (2025-01-28). «Deep Seek: ChatGPT merkeago bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2025-01-29).
- ↑ (Ingelesez) «DeepSeek-R1 Release | DeepSeek API Docs» api-docs.deepseek.com (Noiz kontsultatua: 2025-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Intelligence artificielle : Deepseek V-3, la réponse chinoise à Chat-GPT ?» lepetitjournal.com (Noiz kontsultatua: 2025-01-29).
- ↑ (Txineraz) «DeepSeek-R1 - DeepSeek推出的高性能AI推理模型,性能对标OpenAI o1正式版» AI工具集 2025-01-21 (Noiz kontsultatua: 2025-01-29).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- DeepSeek-en artikuluen antologia
- (Ingelesez) DeepSeek GitHub web-atarian
- (Ingelesez) Deepseek API ofizialaren dokumentazioa
- (Ingelesez) deepseek-ai Hugging Face webgunean
- (Gaztelaniaz) DeepSeek: qué es, cómo funciona y qué opciones tiene esta inteligencia artificial Xataka
- (Gaztelaniaz) DeepSeek: qué es y quién está detrás de la alternativa china a ChatGPT que ha puesto en jaque a la industria de la IA La Vanguardia
- (Gaztelaniaz) Qué es DeepSeek, la startup de inteligencia artificial con la que China sacude a los mercados y pone en alerta a Silicon Valley Infobae
- (Gaztelaniaz) La IA china 'low cost' de DeepSeek amenaza con desmontar las altas valoraciones de las tecnológicas El Economista